Berriak

Atal honetan zuzenean izango duzu prozesu berrien ikerketan egindako aurrerapenen, produktuen berrikuspenen edota gure bezeroen kezkei eta galderei erantzuna emango dien informazioaren berri.

Dolomia sinterra ekoizteko ahalmen handiagoa

Dolomitas del Norte enpresak 2015eko irailean jarri zuen martxan dolomia sinterizatzeko beste labe bat “Planta Integral de calcinación de dolomías en Bueras” proiektuaren baitan.

Instalazio berria POLYSIUS THYSSENKRUPP ingeniaritza-enpresarekin batera garatu da eta egunean 150 tona ekoizteko ahalmena du lehendik zegoen labearekin batera; horrekin erregogorren eta dolomia sinterizatuen merkatu osoa hornitu ahal izango da.