Berriak

Atal honetan zuzenean izango duzu prozesu berrien ikerketan egindako aurrerapenen, produktuen berrikuspenen edota gure bezeroen kezkei eta galderei erantzuna emango dien informazioaren berri.

Kelal: hormigoi erregogor berria

Calcinorrek Europako EDEFU proiektuan parte hartu izanari esker sortu ahal izan da I+G+b proiektu bat energiaren ikuspegitik efizientea den eta ingurumenean eragin txikia izango duen hormigoi bat lortzeko. Nanoteknologiari esker garatu dugu KELAL, aluminioaren sektoreko mantentze-labeetarako hormigoi erregogor sorta berria.

Ikerketa, ingeniaritzako kalkulu eta saiakuntza askoren ondoren iritsi zen produktuaren birformulazioa. Gehigarri berrien laguntzaz hobetu egin dira erreologia eta propietate tixotropikoak, eta erresistentzia kimiko eta mekaniko handiagoa duen eta lehortzeko denbora gutxiago behar duten tratamendu kimikoak jaso dituen hormigoi erregogor termoekonomiko berri hau garatu da.

Hormigón refractario y cuchara del sector del aluminio

Epe laburrean aurkeztuko da gure produktu berritzailea aluminioaren sektoreko enpresa aitzindarietan. Produktu honi buruzko informazioa jasotzeko interesa baduzu jar zaitez  gurekin harremanetan.