Berriak

Atal honetan zuzenean izango duzu prozesu berrien ikerketan egindako aurrerapenen, produktuen berrikuspenen edota gure bezeroen kezkei eta galderei erantzuna emango dien informazioaren berri.

Cales de Llierca eta kaltzio karbonato prezipitatua, TV3 telebista-katean

Calcinor Taldeko Cales de Lierca enpresa TV3 Kataluniako kate autonomikoak eskainitako erreportaje bateko protagonista izan da duela gutxi. Erreportajean nabarmentzen da enpresa horren berezitasuna, Europan kaltzio karbonato prezipitatua (KKP) ekoizten duten lantegi gutxietako bat baita.  Horregatik, urteko ekoizpenaren % 70 inguru esportatzen da.

Girona probintziako Argelaguer herrian dago Cales de Llierca enpresa, eta bere harrobitik erauzten du lehengaia (kareharria); ondoren, kare bizi bihurtzen du, eta horrela ekiten dio kaltzio karbonato prezipitatua fabrikatzeari. Prozesu konplexua da, ikerketa-lan handia eta bezeroekiko lankidetza handia eskatzen dituena.

Alex Olive Cales de Llierca enpresako zuzendari komertzialak erreportajean azaltzen du fabrikatzen den produktuak heldutasuna lortzeko denbora luzea behar duela, eta froga asko egin behar izaten dela formulazio aproposa lortu ahal izateko. “Horixe da amaierako produktuaren egonkortasuna lortzeko modu bakarra.  Eta urte luzetako esperientzia hori izan ezean, ez da produktu egokia lortzen eta formulazioak ez dira eraginkorrak izaten”, - gaineratu zuen.

Kaltzio Karbonato Prezipitatua (KKP) da Cales de Llierca enpresak ekoizten dituen produktu guztien artean konplexuena. Kontrol bereziak aplikatu behar dira, eta beharrezkoa da ondo ezagutzea prezipitazio-erreakzioarekin eta ondorengo tratamenduekin lotutako parametro guztiak.

Aipatutako parametroak aldatuta, zehaztasun handiz hautatzen dira CALPREC® markako Kaltzio Karbonato Prezipitatuen ezaugarriak, aplikazio bakoitzerako berariazkoak.

Gainera, CALPREC® markako Kaltzio Karbonato Prezipitatuaren abantaila handi bat da forma kristalino ezberdinak lortzeko aukera ematen duela, aplikazio zehatzetara egokitutako berezitasun fisikoekin.

Adibidez, Kaltzio Karbonato Prezipitatuaren (KKP) opakutasuna eta zuritasuna ezaugarri garrantzitsuak dira aplikazio jakin batzuetarako (margoak eta papera); beste aplikazio batzuetan, berriz, (zigilatzaileak) jokaera erreologikoa da gakoa. Beraz, CALPREC® Kaltzio Karbonato Prezipitatu (KKP) mota anitzak ezberdinak dira, eta haien sektore bakoitzeko erabileraren berezitasunak bezeroekin harreman estua izanda zehaztu behar dira.