Berriak

Atal honetan zuzenean izango duzu prozesu berrien ikerketan egindako aurrerapenen, produktuen berrikuspenen edota gure bezeroen kezkei eta galderei erantzuna emango dien informazioaren berri.

25 urte Altzoko erlojupeko igoeran parte hartuz

Ospatu berri da Altzoko XXV. Igoera. Txirrindularitza-proba horretan, bere hastapenetatik, jada, duela 25 urte, hartu izan du parte Calcinor Taldeak. Horregatik, Altzoko Jai-Batzordeak azken urte hauetan adierazitako konpromisoa eskertu nahi izan digu oroigarri-plaka bat emanez.

Altzoko Igoeraren XXV. edizioa uztailak 31n ospatu zen eta Jaime Castrillo Lizarte talde nafarreko txirrindulariak irabazi zuen, igoera zortzi minutu eta 25 segundotan burutuz. Sergio Samitier, hau ere talde nafarreko txirrindularia, izan zen sailkapenean bigarrena, txapeldunarengandik bi segundora soilik geratu zena.

Altzoko Igoera 5,2 kilometroko erlojupeko igoera da, irteera Alegian duena eta helmuga, berriz, Altzon. Egutegi amauterrean ez dago horrelako erlojupeko proba askorik, beraz, Altzokoa proba entzutetsua da eta, bertan, etorkizun oparoa duten bertako txirrindularitzako gazteek hartzen dute parte; gainera, jende asko eta asko biltzen du. Proba txirrindularien banakako indarra probatzen duten bihurgune eta malda ugariek ezaugarritzen dute.

Altzoko Udalari eta Jai-Batzordeari aitorpen hau eskertzen diegu eta oso harro sentitzen gara. Ziur gaude jada tradizional bilakatu den txirrindularitza-proba honekin beste 25 urtez jarraitu ahal izango dugula.