Berriak

Atal honetan zuzenean izango duzu prozesu berrien ikerketan egindako aurrerapenen, produktuen berrikuspenen edota gure bezeroen kezkei eta galderei erantzuna emango dien informazioaren berri.

Cales de Llierca Düsseldorfeko K 2016 azokan

Calcinor taldeko Cales de Llierca enpresa Alemaniako Düsseldorf hiriko erakustazokan egindako K 2016 Plastikoaren eta Kautxuaren Nazioarteko Azokan egon da egunotan.

Sektoreko azoka garrantzitsuenetakoa da, eta plastikoaren eta kautxuaren industriako 3.000 enpresa baino gehiagoren parte-hartzea lortu du edizio honetan. Aukera paregabea berritasunak eta berrikuntzak aurkezteko, eta negozioak eta kontaktu berriak egiteko.

Astebeteko ekimena izan da, eta polimeroen zientziako abangoardiako lehengaiak eta osagarriak aurkeztu dira: errendimendu ekonomikoaren eta ekologikoaren arteko oreka hobea lortzen laguntzen duten goragoko mailako baliabideen material eraginkorrak.

Polimero estandarrak optimizatzeaz gain, honako hauek izan dira aurtengo gai nagusiak: gehigarriak eta kargak, biopolimeroak eta polimero funtzionalak, eta elkar indartzen duten polimeroetan, erdilandutako produktuak, pieza teknikoak eta plastiko indartuak, hazten ari den merkatua.

Zalantzarik gabe, ezinbesteko hitzordua da plastiko, goma eta kautxuzko produktuak fabrikatzen dituzten sektoreetarako, baina baita industria kimikoko, automobil-gaietako, aeronautikako, nekazaritzako, energiako eta are, kirol eta aisialdiko sektoreetarako ere. Askotariko sektoreak egon gara han, eta aurrekoa bezala, arrakastatsua izan da aurtengo edizio hau ere.

Photo: Messe Düsseldorf/ctillmann