Berriak

Atal honetan zuzenean izango duzu prozesu berrien ikerketan egindako aurrerapenen, produktuen berrikuspenen edota gure bezeroen kezkei eta galderei erantzuna emango dien informazioaren berri.

“Calcinorren Soslaiak” 2017an

Aurten ere, Calcinor Taldeko enpresa guztiok ekin diogu Taldeko langile guztiak murgildu ohi diren ekimen batean. 2017ko egutegia egiteko Argazki Lehiaketaz ari gara; bederatzigarren edizioa izango da.

Oraingo honetan, “Calcinorren Soslaiak” izan da aukeratutako gaia eta, lehen begiratuan konplexua zirudien arren, epaimahaia harrituta geratu da jasotako proposamen guztietan islatu den sormenaz. Gainera, beste edizio batzuetan baino askoz handiagoa izan da parte-hartzea.

Dagoeneko aukeratu ditu 12 irudi irabazleak Calcinorreko hiru lagunek osatutako epaimahaiak, eta 2017. urtea inauguratzeko prest daude dagoeneko egutegiaren mahai-gainerako eta hormarako bertsioak.

Era horretan, Calcinorrek enpresa osatzen duten pertsona guztien ahalegina eskertu nahi du. Horregatik, enpresa bakoitzean ospatuko den Gabonetako ohiko jaian, sariak banatuko zaizkie irabazleei. Aurten, gainera, hainbat sari zozkatu da lehiaketan parte hartu duten guztien artean.

Eskerrik asko guztioi parte hartu izanagatik!