Andaluza de Cales

Andaluza de Cales aitzindaria da Andaluzian produktu kaltzinatuen arloan.

Sevillako probintzian dauden bi lantegietatik egiten da ekoizpen-prozesu osoa, hasi harrobia ustiatzetik eta kareharria kaltzinatu eta, ondoren, hidratatzera arte.

Lehengaiaren, hau da, kareharriaren eta dolomitaren, purutasunari, ahalmen industrialari eta giza baliabideei esker erregioko bezeroen eskakizun zorrotzenei erantzuteko behar besteko kalitatea lortzen du, eta, gainera, nazioarteko merkatuetan ere barneratzen da Cadiz, Algeciras eta Malagako portuen hurbiltasunaz baliatuz.

Produktu-sorta zabala eskaintzen du: agregakinak, karea eta dolomia kaltzinatua eta kaltzio nahiz dolomia hidroxidoa.

  • ISO 9001 AENOR
  • ISO 14001 AENOR
  • CE