Calmit Eslovaquia

Calmit Calcinorren eta Baumiten arteko joint venture da Europa erdialdean kaltzinatuen merkatuan.

Eslovakian elkarketa hori Calmit Eslovakia (CSK) da. Sozietate hau, bestalde, hiru ekoizpen-plantaren fusioaren emaitza da, bat herrialdearen mendebaldean dago (Zirany), bestea erdialdean (Tisovec) eta bestea ekialdean (Margecany), eta multzo horri Bratislavako bulego adminstratiboak gehitu behar zaizkio.

2001ean hasi zuen bere bidea sozietate honek eta ordutik hazten joan da. 2005ean Lietavska Luckako ekoizpen gunetik kaltzio karbonato mikronizatuak ekoizten dituen eta bost errota dituen CLL enpresa gehitu zitzaion.

Instalazioak pixkana modernizatzen joan da 2001etik, eta bere urratsik garrantzitsuena 2009an eraikitako Tivoseceko planta da, hemen Cimprogetti markako kaltzinazio labe bat dago granulometria finetarako, eta energiaren eta ingurumenaren arloko teknologiarik aurreratuena du.

  • CE
  • QS CERT 9001
  • QS CERT 14001