Eurocho

Frantziako merkatua eta bertako bezeroak eta aplikazioak ezagutzen ditugu.

Eurocho Frantziako merkatuan eta esportazio-merkatu jakin batzuetan Calcinorren produktuak merkaturatzen dituen enpresa da.

Calcinorren bazkide den enpresa honek 18 urteko esperientzia du kareharriaren, karearen, karbonatoaren eta eratorrien merkatuetan. Eurochok ondo ezagutzen ditu merkatua, bezeroak eta aplikazioak.

Eurochoren egoitza Carcassonen dago, egitura malgua eta arina du eta Calcinorren lantegietatik hurbil egotearen abantaila du.

Eurochok bere merkatuan ezinbesteko hornitzailetzat hartzeko baldintza guztiak betetzen ditu.