Refractarios Kelsen

50 urteko esperientzia siderometalurgiaren industrian.

Refractarios Kelsen enpresak 50 urteko esperientzia du siderometalurgiaren industrian, eta esperientzia horri esker erabat espezializatu da. Horrek ekarri du bezeroekin elkarlan estuan jardutea soluzio erregogor egokienak aurkitu ahal izateko  bihurgailu, labe, zali eta azpiletako lan- eta segurtasun-estalduretarako.

Arreta pertsonalizatua bezeroaren ekoizpen-prozesua aztertuz hasten da, ondoren estaldurarik egokiena diseinatzen da eta eskaintza egiteko kalitate eta formaturik egokienak hautatzen dira, muntaketa gainbegiratzen da eta erregogorra lanerako prest jartzen da, eta, azkenik, kostuetan lehiakorrak izateko egin beharreko hobekuntzak definitzen lagunduko duten hondarreko lodierak aztertzen dira. Horretarako, bai erregogorren arloan bai altzairuaren fabrikazio-prozesuan aditua den talde bikaina du.

Refractarios Kelsen enpresak merkatuan eskura daitekeen purutasunik handieneko dolomia biltegiak ditu, Calcinor Taldeko kide bihurtu izanari esker, bai eta lau kontinentetako 30 herrialdetan baino gehiagotan lehiakorra izatea ahalbidetzen dioten instalaziorik modernoenak ere.

  • ISO 9001 AENOR
  • ISO 14001 AENOR
  • OHSAS 18001 AENOR

Fabrikatutako produktuak