Jasangarritasuna eta Ingurumena

Hazkunde jasangarriaz arduratzen gara eta bikaintasuna lortzen ahalegintzen gara gure produktuetan eta gure langileekin.

Prozesu industrial eta teknologia berriak garatuz, gure baliabideak optimizatzen ditugu eta natura zaintzen dugu.

Jasangarritasuna

Eskaintzen ditugun produktu guztiak kontrolatzen dira ekoizpen-prozesuan zehar, hasi harrobien ustiapen aukeratutik eta amaitutako produktuak atera arte. Horretarako, geure instalazioak eta laborategiak ditugu, eta era guztietako probak eta saiakuntzak egiten dira bertan.

Gure prozesu industrialak etengabe ikertzen eta optimizatzen ditugu, eta gure produktuak bezeroen premia berrietara egokitzen ditugu; horri esker egunez egun eraginkorragoak izatea lortzen dugu, bai eta, aldi berean, gure jarduerak ingurumenean eragin txikiagoa izatea ere. Gure lanean beti kalitaterik onena emateko konpromisoa hartzen dugu, eta, aldi berean, produktuak bezeroaren neurrira egiten ditugu. Gure I+G jarduera etengabeari esker gure produktuak eta zerbitzuak hobetzeko bideak aurkitzen ditugu.

Erabakitasunez jarduten dugu, eta arazoei aurre egin eta konponbidea ematen diegu, behar diren erabakiak hartzen ditugu eta banaka nahiz taldean gure erantzukizunak asumitzen ditugu.

Gure konpromisoa da antolakuntza sendoa eta efizientea eraikitzea, eta, bide horretan, irauteko eta hazteko egiten ditugu inbertsioak eta dakiguna eta daukagun esperientzia garatzen eta transmititzen dugu.

Oso argi dugu zer-nolako garrantzia duen ekonomia zirkularrak etorkizun jasangarria ziurtatzeko, eta, alde horretatik, batetik, gure jardueratik eratorritako produktuak berriz aprobetxatzen ahalegintzen gara, eta, bestetik, gure bezeroen jardueretatik eratorritako produktuei balio handiagoa ematen diegu.

Ingurumena

Ingurumena babesteko hartuta dugun konpromiso irmoarekin jarraituz, ingurune naturalak leheneratzeko eta meatzeak zaharberritzeko ekintzak burutzen ditugu. Calcinorrek ingurune hondatuak leheneratzeko burutu dituen hainbat eta hainbat jarduerak errekonozimenduak eta sariak jaso dituzte, eta horrek geure buruarekin zorrotzagoak izaten eta ingurumena ahalik eta gehien errespetatzen jarraitzera bultzatzen gaitu.

Calcinorrek lurpeko meatzaritza ere garatzen du ingurumenaren gaineko eragina minimizatzeko. Gainera, ordezko erregaiak bilatzeko lanean ari den talde bat ere badugu, eta iturri berriztagarriak erabiltzea eta baliabide naturalen kontsumoa gutxitzea lehenesten du.

Garrantzizkoa da guretzat gure ekoizpen-prozesua ezagutaraztea, bai eta gure produktuei esker izan ditzakegun aplikazio eta materialen berri ematea ere. Horregatik antolatzen dira bisitaldiak gure instalazioetara, eta bertan ingurumenaren alde egiten ditugun ekintzen berri ere ematen diogu gizarteari.

Lan arriskuen prebentzioa

Calcinorrek etengabeko hobekuntzan oinarritutako kudeaketa-politika ezarri du, eta bere helburu nagusietako bat bere langile guztien eta bakoitzaren segurtasuna bermatzea da.

Pertsonak izanik enpresaren osagai nagusietako bat, Calcinorrek giza talde profesionala izan nahi du, taldearen helburuak lortzen parte hartuko duena eta inplikatuko dena, eta horregatik egiten du hori lortzeko behar diren baliabideak jartzeko ahalegina.

Etengabe inplementatzen ditugu kalitate- eta segurtasun-estandarrak, eta langileek ere parte hartzen dute eta konpromisoa hartzen dute. Aldian aldian egiten ditugun barneko eta kanpoko auditoretzei esker egiaztatzen dugu egiten dugun lana estandar horien araberakoa dela.

  • ISO 9001 AENOR
  • ISO 9001 AIDICO
  • ISO 14001 AENOR
  • ISO 14001 BUREAU VERITAS
  • OHSAS 18001 AENOR
  • CE
  • Aidico
  • Gestion I+D+I AENOR
  • BUREAU VERITAS
  • QS CERT 9001
  • QS CERT 14001
  • TUV CERT 9001
  • QUALITY AUSTRIA 9001

“Gure inguruan balioa sortzeko egiten dugu lan”