Calcinor

Gure sustraiak 50eko hamarkadara iristen dira, Fidel Azcabidek Euskal Herrian (Espainia) kare-lantegi bat eta igeltsu-lantegi bat eraiki zituen garaira.

Kalitatea eta hornidura ziurtatu nahiak dakar etengabe lehengai propioak erabiltzea gure bezeroen premiei erantzuteko.

Gure esperientzia

Esperientziaren emaitza izan zen gure ekoizpen-prozesuetan instalatu zen lehenengo Maerz labe birsortzailea. 1973. urtea zen. Handik urtebetera eratu zen Fidel Azcabide SA.

Azken 40 urteotan enpresa-talde bat garatu da, eta merkatu berrietan barneratzen joan da hazkunde organikoaren bidez estrategikoetan enpresak bereganatuz. 80ko hamarkadaren amaieran dagoeneko Espainiako kare-ekoizle nagusia ginen.

1952

Fidel Azcabide kare-ekoizpenaren bidea jorratzen hasi zen.

1964

Purutasun handiko kareharriaren lehenengo ustiategia Altzon.

1973/75

Eraldaketa industriala hiru kare-labe birsortzaile instalatuta.

1983

Taldea Andaluzian kokatu zen beste bi labe birsortzailerekin.

1985

Dolomitas del Norte enpresa sartu zen taldean, kaltzinatuen eta sinterizatuen eskaintza osatuz.

1989/91

Madrila eta Levantera iritsi zen taldea, lantegi eta harrobi berriak gehituz.

1996

Agregakinen eta hormigoien merkatua garatu zen baliabide mineralak zeuden lekuetan.

2001

Dolomiaren balio-katea osatu zen Refractarios Kelsen lantegiarekin.

2001/03

Nazioartera zabaltzen hasi zen, Eslovakiara eta Hungariara zehazki.

2005

Campezorekin asfaltoaren munduan sartu zen taldea, eta jarduera obra zibilarekin eta zerbitzuekin osatu zen.

2010

Cales de Llierca enpresarekin Kataluniako bideari ekin zion taldeak, eta beste produktu bat gehitu zen: PCC.

2011

Marokon kokatu zen taldea Lafarge Calcinor Maroc enpresarekin.

Merkatuen eta produktuen dibertsifikazioan oinarritutako estrategiak definitu zuen denboran iraunkorra izango zen hazkundea bermatuko zuen etorkizunari begirako enpresa-pentsamolde baten nortasun-ikurra. Gaur egun ere, bere garaian bezala, gure berezitasunaren oinarriak dira bezeroekin epe luzera elkarlanean aritzea, erabilgarri dauden teknikarik onenak baliatzea, ekoizpenaren malgutasuna, produktu-sorta zabala eta akziodunen ikusmoldeak ziurtatzen duen epe luzean irauteko bermea.

Datu batzuk

22 industria-planta

1.000 pertsona egunez egun
garatzen joateko

Fakturazioaren % 1 ingurumena babesteko

Taldea hazten joan da baina ez du galdu epe luzeko ikuspegi inbertsiogilea zuen familia-enpresaren filosofia.

Mende berrian aurrera jarraitzen du Calcinorren garapenak, eta merkatu berrietan barneratu da, besteak beste, erregogorren eta kaltzio karbonato prezipitatuaren merkatuetan. Bestalde, nazioarteko merkatuetara ere iritsi da, hain zuzen ere, tokiko bazkideekin lurralde berriak, hala nola, Maghreb edo Europa erdialdea, hornitzeko egindako aliantza estrategikoen eskutik.

Gaur egun Calcinor mundu osoko 50 enpresa eta 1.000 langile inguruk osatutako holding bat da, hiru kontinentetan ekoizten ditu bere produktuak eta bost kontinenteetako merkatuei erantzuten die. Calcinorren enpresa-egitura anitza da eta, hainbat harrobitako jardueratik abiatuta eta azken-azkeneko teknologietan oinarritutako prozesu industrialen bidez, sektore askotara iristen da produktu-sorta zabal batekin.

Aitzindariak gara

Aitzindariak Espainian, Eslovakian, Hungarian eta Marokon karearen eta dolomiaren sektorean

Aitzindariak Espainian PCCren (kaltzio karbonato prezipitatua) sektorean

Aitzindariak Espainian dolomia basea duten adreilu erregogorren sektorean

Calcinor Taldearen misioa eta balioak

Talde industrial bat gara, eta meatzaritzatik abiatuta, eta gure eragin-esparruetan, bezeroak, ingurune soziala, langileak eta akziodunak gogobetetzera bideratutako balio erantsiko produktu-katearen garapena lideratu nahi dugu.

“Epe luzeko kultura industriala duen familia-enpresa”

Teknologia + Ikerketa + Bezeroari orientazioa + Giza taldea + Profesionaltasuna + Sendotasuna