Agregakin naturala

Granulometriaren arabera sailkatuko mineral solidoak; beste aglutinatzaile batzuekin batera hormigoiak, asfaltoak eta morteroak egiteko erabiltzen dira.

Uraren ondoren gizakiak gehien kontsumitzen duen bigarren lehengaia da.

Agregakin naturalaren berezitasunak bere konposaketa kimikoa, egonkortasun fisikoa eta tamaina granulometrikoa dira. Lehengai hau herrialde bateko gizartearen eta ekonomiaren garapenerako ezinbestekoak diren azpiegituretan erabiltzeak gizartearen bizi-kalitatea islatzen du.

Granulometriaren arabera sailkatutako mineral solido geldoak dira, formulazioetan beste aglutinatzaile batzuekin batera erabiltzen dira hormigoiak, asfaltoak eta morteroak fabrikatzeko. Zuzenean betelanetan, bide-zoruetan edo trenbideko balasto moduan ere erabiltzen dira.

Calcinorrek agregakinak garbitzeko plantak eta eho eta granulometriaren arabera sailkatzeko unitateak ditu lursailetako ezpurutasunak minimizatu eta konposaketa iraunkorra eta homogeneoa ziurtatzeko.

Horri guztiari esker produktu-sorta zabala eskaintzen da, hasi betelanetarako agregakin findugabeetatik eta aplikazio espezifikoagoetarako agregakin sailkatuetara arte. Kolore ezberdinekoak ere izan daitezke, eta nabarmenena Cales de la Planako agregakin zuria da.  Sorta zabal honetan ezaugarri tekniko eta erresistentzia ezberdinak dituzten eta material ezberdinez ekoizten diren hormigoiak ere badaude, morteroez eta asfaltoez gainera.

Calcinor ingurumena eta naturako baliabideak zaintzeaz arduratzen da eta ardura horren adibide moduan ematen du formulazioetan honako hauek sartzeko aukera:

  • Agregakin birziklatuak (RCD)
  • Agregakin siderurgikoak

Aplikazio-sektoreak: Agregakin naturala