Kaltzio karbonato prezipitatua PCC

Kaltzio karbonato prezipitatua (PCC) Calcinorrek ekoizten duen produkturik konplexuena da, kontrol bereziak eta ezagutza sakona eskatzen baititu.

Cales de Llierca da aitzindaria kaltzio karbonato prezipitatu (PCC) estalduradunaren eta estaldura gabearen ekoizpenean.

Kaltzio karbonato prezipitatua (PCC) da ekoizten dugun produkturik konplexuena, kontrol bereziak egitea eta prezipitazioaren erreakzioan eta ondorengo tratamenduetan zerikusia duten parametroak ondo ezagutzea eskatzen baitu.

Aipatutako parametroak aldatuz zehaztasun handiz hautatzen ditugu CALPREC® markako gure kaltzio karbonato prezipitatuen (PCC) ezaugarriak, formulazio eta aplikazio bakoitzean erabiltzeko espezifikoak.

Kaltzio karbonato prezipitatuak (PCC) abantaila bat du kaltzio karbonato naturalekin (GCC) alderatuta: partikulak kristal-forma espezifiko eta askoz ere txikiagoekin sintetizatzeko aukera, eta, aldi berean, banaketa granulometriko askoz ere estuagoak eta definituagoak egitekoa.

Ezaugarri bereizgarri horiek zerikusi oso estua dute produktu espezifiko bakoitzaren formulazioari ematen zaizkion propietate fisikoekin. Esate baterako, CALPREC PA® produktuaren mikroegitura eta banaketa granulometriko bereziak opakotasuna eta zuritasuna ematen ditu, biak ere garrantzizko ezaugarriak hainbat aplikaziotan, besteak beste, pinturetan eta paperean. CALPREC PR® produktuak, berriz, partikula-mota jakin bat du, funtsezkoa zigilatzaileen portaera erreologikoarentzat.

Kaltzio karbonato prezipitatua (PCC) eta kaltzio karbonato naturalak (GCC) alderatzen baditugu, alde handiak aurkituko ditugu:

  • Partikula txikiagoak eta uniformeagoak ditugu.
  • PCCk banaketa granulometriko estuagoak eta egonkorragoak ditu.
  • Urradura gutxiago eragiten du.
  • Azalera espezifiko handiagoak lortzen ditugu prezipitatuan.
  • Purutasun kimiko handiagoa ziurtatzen dugu.

Eta hortaz gainera, kaltzio karbonato prezipitatuaren (PCC) abantaila handi bat aplikazio bakoitzera egokitutako propietate fisikoak ematen dituzten kristal-forma ezberdinak izateko aukera da. Esate baterako, kaltzio karbonato prezipitatuaren (PCC) opakotasuna eta zuritasuna garrantzizko ezaugarriak dira hainbat aplikaziotan (pinturetan eta paperean), eta beste batzuetan, berriz, portaera erreologikoa da funtsezkoa (zigilatzaileetan). Kaltzio karbonato prezipitatu (PCC) mota ezberdinak, beraz, ezberdinak dira euren artean, eta bezeroekin lankidetza estuan zehaztu behar dira, hortaz, sektore bakoitzerako erabilerak eta berezitasunak.

Calcinor ofrece principalmente tres tipos de Carbonatos Cálcicos Precipitados (PCC):

  • CALPREC PA® kaltzio karbonato prezipitatu (PCC) estaldura gabea
  • CALPREC PR® kaltzio karbonato prezipitatu (PCC) estalduraduna.
  • CALPREC PR-B® kaltzio karbonato prezipitatu (PCC) estalduraduna.

Kaltzio karbonato prezipitatuari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, gure www.calesdellierca.com web gunea kontsulta dezakezu.

Ezagutu kaltzio oxido basea duten gure produktu esklusiboak Kaltzio karbonato prezipitatua PCC eta horien aplikazio zehatzak

Ekoizpen-plantak