NATURDEP®

Ingurumenaren sektoreari erantzuteko diseinatu da, eta, bereziki, gasen tratamendurako eta deskontaminaziorako erabiltzen da.

Bere erreaktibotasun, fintasun eta azalera espezifiko handia dela-eta gasa deskontaminatzeko soluzio ideala da NATURDEP® produktu-sorta.

NATURDEP® bereziki gasak arazteko diseinatu dugun kaltzio-produktuen sorta da. Hauek dira bere propietate nagusiak:

  • Fintasuna: tamaina mikrometrikoek erreakzioen zinetika azeleratzen laguntzen dute.
  • Azalera espezifikoa: azalera espezifiko handiak kutsatzaileak xurgatzeko efizientzia areagotzen laguntzen du.
  • Aberastasuna: lehengaien purutasun handiak gas-kutsatzaileak biltzeko ahalmen handia ziurtatzen du.
  • Erreaktibotasuna: aurreko parametroak zuzen konbinatzeak erreaktibotasun handiko produktuak izateko aukera ematen digu.

Araztegi bakoitzak eta prozesu industrial bakoitzak erantzun indibidualizatuak eskatzen ditu gasen tratamenduan: (gas-tenperatura ezberdinak, kutsatzaile-motak, emisioen konposaketa, erresidentzia denborak, filtrazio-sistema…).

Xurgatzaile mota eta kopurua prozesu bakoitzaren ezaugarri indibidualetara egokitu behar izaten da. Horretarako, bere zerbitzu teknikoa eta instalazioak jartzen ditu zure eskuera Calcinorrek.