REFRADOL®

Hidratazioaren aurkako erresistentzia handiko dolomia sinterra.

Calcinorrek lehengai honi ezartzen dion prozesu industriala munduan bakarra dela esan daiteke, eta horri esker lortzen duen produktuaren ezaugarri bereziek zabaldu egiten dituzte bere aplikazio-aukerak.

REFRADOL® erregogorrak egiteko lehengai bat da, urarekin edo gehigarri urtsuekin kontaktuan egongo diren aplikazioetarako erabiltzen da. Produktu moldakorra da, erraz maneiatzen da eta nahaste erregogorrei erantsi ahal zaie eremu kaltetuak azkar konpontzeko edo babes-estaldurak egiteko.

Tratamenduaren ondoren produktuak hidratazioaren aurka lortzen duen erresistentzia handiari esker azpiletarako eta arku-labe elektrikoetarako dolomia-ore gunitagarri moduan erabil daiteke.

REFRADOL® hainbat formatu eta tamaina granulometrikotan dago eskuragarri.

 

Ekoizpen-plantak

Aplikazio-sektoreak