STABYCAL®

Produktu-sorta hau batez ere eraikuntzarako eta nekazaritzarako egiten da.

I+G jardueren eta kolaborazioen bitartez garatu du Calcinorrek STABYCAL® produktu-sorta buztin-lurrak egonkortzeko prozesua karearen bidez optimizatzeko.

STABYCAL® produktu-sortak kaltzio oxidoak eta hidroxidoak hautatzen eta aldatzen ditu lurzoruak egonkortzean horien erreaktibotasuna eta errendimendua indartzea lortzeko, aplikatzeko unean produktu gutxiago galtzen denez.

STABYCAL®familia produktu hauek osatzen dute:

  • STABYCAL

    STABYCAL, ondo hautatutako kalitateari, ekoizpen-tenperatura zehatzari eta granulometria espezifikoari esker lurzoruko buztinen aurrean erreaktibotasun aproposa duen produktu bat lortzen da, aplikazioa erraztuz eta egonkortasun eraginkorragoa lortuz. Produktu hau hornitzeko formatua egokitu egin daiteke obra dagoen tokiaren premia berezietara. Calcinorrek aholkularitza teknikoa eskaintzen du obraren edozein fasetan bezeroaren premien arabera.

  • STABYCAL SP

    STABYCAL SP produktuak, lehen aipatutako ezaugarriak izateaz gainera, hauts gutxiago sortzen du nabarmen dosifikatzean eta zabaltzean. Jendea bizi den lekuetatik edo kontu handiz ibiltzea eskatzen duten bestelako tokietatik (aireportuak, tunelak, trenbideak...) hurbil dauden obra zibiletarako eta nekazaritzarako gomendatzen da bereziki. Hauts gutxiago sortzeaz gainera, eta hautsak eragin ditzakeen eragozpenak gutxitzeaz gainera, jakina, aplikazioaren errendimendua areagotzen du haizearen eraginez material gutxiago galtzen denez.