Sinterizatuak

Purutasun handiko eta propietate erregogor bikaineko produktu sinterizatuak.

Calcinorrek lortzen dituen produktu sinterizatuak mundu osoan banatzen dira.

Calcinorrek purutasun handiko produktu sinterizatuak ditu, bi etapatan banatutako prozesu termiko baten bidez lortzen dira: lehenengo kaltzinazioa eta ondoren bikretatzea eta sinterizazioa.

Ca Mg (CO3)2 + Tª (~1000ºC) → CaO MgO kaltzinatua + 2CO2

CaO MgO kaltzinatua + Tª (>2000ºC) → CaO MgO sinterizatua

Teknika honen bitartez purutasun handiko eta propietate erregogor bikaineko sinterizatuak lortzen dira. Ondorengo manufakturazio-prozesu baten bitartez, Calcinorreko bazkide den Refractarios Kelsen enpresak siderurgian erabiltzeko era askotako material erregogor konfomatuak eta ez-konformatuak egiten ditu produktu sinterizatuekin.

Dolomia sinterra tenperatura oso beroetan lortutako produktu bat da. Bere kalitate kimikoari eta ekoizpenean erabilitako prozesuari esker oso erregogorra da. Asko erabiltzen da siderurgiarako adreilu eta ore erregogorrak egiteko.

REFRADOL I+G jardueren garapen etengabearen bidez lortutako produktua da, dentsitate handiko dolomia sinterrean oinarritzen da, ezartzen zaion prozesu industrialak hidrataziori aurre egiteko gaitasun handia ematen dio eta horri esker arku-labe elektriko eta azpiletarako ore gunitagarrietan erabil daiteke.

Ezagutu kaltzio oxido basea duten gure produktu esklusiboak Sinterizatuak eta horien aplikazio zehatzak

Ekoizpen-plantak

Aplikazio-sektoreak: Sinterizatuak