Industria

Era askotako produktuak fabrikatzen ditugu, bereziki karearen eratorriak, eta horri esker sektore askotan gaude, horien artean siderurgia da nagusi kontsumitutako bolumena dela eta.

Gure harrobietatik erauzitako kaltzio eta magnesio karbonatoekin hasitako balio-katearekin jarraituz, kaltzinazio, hidratazio, sinterizazio eta birkarbonatatze prozesuen ondoren lortutako produktuak hainbat sektoretan erabiltzen dira

  • Kaltzio eta magnesio karbonatoak: beiraren eta zeramikaren industrian erabiltzen dira, bai eta arrabioaren ekoizpenean ere.
  • Kaltzio eta magnesio oxidoak eta hidroxidoak: hainbat industria aplikaziotan erabiltzen dira sektore askotan: siderurgian, meatzaritzan, papergintzan eta industria kimikoan, besteak beste.
  • Dolomia sinterizatua: purutasun handiko dolomiari eta sinterizazio-prozesu zorrotzari esker propietate erregogorrak ematen zaizkio lehengai moduan erabiltzeko erregogor konformatu eta ez-konformatuen ekoizpenean.
  • Erregogorrak: produktu akabatu moduan, adreilu edo oreak nagusiki siderurgian erabiltzen dira.
  • Kaltzio karbonato prezipitatua (PCC): sintesi-urrats askoren ondoren lortzen da.  PCC hori mineral-karga moduan eta erreologia-aldatzaile moduan erabiltzen da industriako hainbat eta hainbat aplikaziotan: papera, pintura, automozioa, tintak, plastikoak, eta abar.

Calcinor sektore eta prozesu industrial askotan dago, eta horietan gure produktuak funtsezkoak dira agente purifikatzaileak, deskontaminatzaileak, erregogorrak eta hainbat materialen propietateen indartzaileak diren aldetik.