Beira eta zeramikaren industria

Kaltzio basea duten produktuak beira eta zeramikaren formulazioetako osagai nagusietako bat dira.

Calcinorrek kaltzio basea duten produktu kaltzinatu espezifikoak eskaintzen ditu fabrikazio-prozesuetan energia-efizientzia hobetzea, produktibitatea handitzea eta emisioak murriztea lortzeko.

Kaltzio basea duten produktuak beira eta zeramikaren formulazioetako osagai nagusietako bat dira.

  • Zeramikaren sektorean baldosa-bizkotxoaren nahiz estaltzen duten esmalteen ezinbesteko osagaia dira. Minerala berotu egiten da egostean, eta prozesu horretan buztinaren aluminarekin eta silizearekin erreakzionatu egiten du konposatu egonkorra eta iraunkorra eratzeko.
  • Beiraren sektorean formulazioa egonkortzeko erabiltzen dira kare bizia eta dolomia kaltzinatua, eta distira ere ematen dute.

Calcinorrek sektore honetarako bereziki sortutako produktuetan oso ondo zaintzen dira konposaketa eta granulometria.