Metalurgia

Metalak erauzteko erabilitako teknikaren arabera, produktuek funtzio ezberdinak bete behar dituzte.

Kaltzio basea duten produktuak urtugarri, zepagarri eta fingarri gisa erabiltzen dira aleazioen konposaketan. Hormigoi erregogorrak ere baditugu aluminioaren galdaketa-sektorerako.

Metalurgiak mineraletatik, besteak beste, kobrea, zinka, beruna, zilarra, nikela, uranioa, urrea, … ateratzeko teknika-multzo bat hartzen du bere baitan. Metalak ateratzeko erabilitako teknikaren arabera, produktuek funtzio ezberdinak betetzen dituzte: urtugarria, zepagarria, ezpurutasunak bereiztea…

Jarraian Calcinorrek eskainitako kare-produktuen funtziorik ohikoenak nabarmentzen dira:

  • Kaltzio karbonatoa, kaltzio-magnesio karbonatoa eta kaltzio oxidoa

    Prozesu ezberdinetan nagusiki zepagarri eta urtugarri gisa eta traza-elementuak purifikatzeko erabiltzen dira.

  • Kaltzio hidroxidoa




    Erabilitako uren pH erregulatzeko eta metalak lortzeko prozesu elektrolitikoetan erabiltzen da.

  • Hormigoi erregogorra




    KELAL® hormigoi erregogorra aluminioaren galdaketa-sektorerako diseinatu da bereziki.