Papergintza

Kare bizia erreaktiboak leheneratzeko, eta PCC paperaren ezaugarri mekanikoak hobetzeko.

Bi funtzio nagusi betetzen dituzte Calcinorrek hornitutako bi produktuk: kare biziak erreaktiboak leheneratzen ditu eta PCC eransteak paperaren propietate mekanikoak hobetzen ditu.

Papera tratamendu mekanikoa edo kimikoa ematen zaien landare-zuntzen konbinaketa bat da. Papergintzari buruzko lehenengo berriak K.o 100. urtekoak dira, eta prozesuak aldaketa eta aurrerapen ugari izan ditu ordutik. Gaur egun sektore zorrotza eta modernoa da.

Sektore honen neurrira prestatutako produktuak eskaintzen ditugu, eta nagusiki prozesuaren bi etapetarako:

  • Zuretik zuntz naturalak liberatzeko zura egosi egin behar da digestore batean lignina bereizten duten agentez osaturiko likoreekin. Likoreak narriatu egiten dira egosketan eta Calcinorren produktuekin leheneratzen dira.
  • Behin bereizi eta garbitu ondoren, zuntzak paper-makinetatik pasatzen dira, hemen zuntzak banatzen dira eta mineral kargak eta gehigarriak eransten dira amaierako lehortze-prozesuaren ondoren lortzen den papera egonkortu eta sendotzeko.

Calcinorrek produktu hauek eskaintzen dizkio papergintzari:

  • Kaltzio oxidoa

    Kare bizia erabiltzen da printzipio aktibo gisa sulfato bidezko prozeduran eta papera ekoizteko Kraft prozesuan erabilitako erreaktiboak leheneratzeko eragile gisa, horiek berrerabiltzea eta aprobetxatzea ahalbidetuz. Paper-orea zuritzeko ere erabiltzen da, bai eta prozesuan sortutako uren tratamenduan ere malutapen eta neutralizazio eragile gisa.

  • Kaltzio karbonato prezipitatua

    Filler gisa erabiltzen da paperaren bolumena eta porositatea handitzeko, eta, aldi berean, karbonato naturala (CC) bezalako karga ez-sintetikoak erabiliz lortutakoa baino zuritasun eta opakotasun handiagoa ematen dio paperari. Aipatutako ezaugarriei esker CALPREC PA® opakotasuna behar duten gama baxuko paperetarako gomendatzen da.