Lurzoruak egonkortzea

Kaltzio oxidoak eta kaltzio hidroxidoak garrantzizko funtzioa betetzen dute lurzoruak eta trazako materialak leheneratzeko prozesuetan errepideen eta trenbideen eraikuntzan, eta aukera moldakorra eta eraginkorra da.

Calcinorrek STABYCAL, produktu-sorta espezifikoa du aplikazio honetarako.

Karez egonkortutako lurzoruak erabil daitezke lubakiak, errepideen oinarriak eta azpioinarriak, trenbidetako forma-geruzak eta, oro har, gainazalak eraikitzeko.

Kareak berehala hobetzen ditu lursailaren ezaugarri geoteknikoak (plastikotasun-indizea txikitzen da, zama-ahalmena (CBR) handitzen da, lurzorua hobeto trinkotzen da) berez, naturaltasunez, gertatzen diren pozzolana erako erreakzioen ondorioz, eta horrekin bere sostengu-ahalmena handitzen da.

Azpian daude adierazita lursail bat egonkortzeko kareak dituen hiru eragin nagusiak:

  • Lehortzea

    Berehala erreakzionatzen du lurzoruan dagoen hezetasunarekin (lehortu egiten du) bere hidratazio kimikoaren ondorioz eta erreakzio exotermikoan sortutako beroak eragindako lurrunketaren ondorioz.

  • Malutapena

    Kaltzio oxidoak buztinaren orri-egitura haustea ahalbidetzen du, eta honek urari eusteko ahalmena galtzen du eta erraz trinkotzen den pikor-egitura hartzen du.

  • Egonkortzea

    Lurrean dauden aluminaren eta silizearen eta kare biziaren kaltzio katioiaren artean izaten diren puzzolana erako erreakzioek eratzen dituzten kaltzio silikato eta aluminatoek erresistentzia eta egonkortasun handia ematen diote.

“Lurzoruak karearen bidez egonkortzeak ahalbidetzen du trazan bertan dauden materialak erabiltzea, eta horrekin lur hori kudeatzeak eta kanpoko materialarekin ordezkatzeak eragindako kostuak saihesten dira”

Egonkortze-lanak hasi aurretik aholkatzen da lurraren lagin bat hartu eta analisi azkar eta sinple bat egitea zehatz-mehatz zenbat kare bizi edo kaltzio hidroxido erantsi behar zaion jakiteko. Saiakuntza egiteko Calcinorrek laborategi nagusi bat jartzen du bezeroaren esku, eta bertara bidal daiteke lurraren lagina.

Calcinorrek aholkularitza eskain dezake bezeroak nahi duen alderdi guztietan, bai lanak hasi aurretik bai lanak egiten diren bitartean bere esperientzia zabalari eta langile gaituei esker.

Jarraian adierazten dira lurra behar bezala egonkortzea lortzeko lau urrats nagusiak:

  • 1. Lurra harrotu

  • 2. Produktua zabaldu

  • 3. Lurra behar bezala nahastu

  • 4. Lurra trinkotu

Fabrikatutako produktuak