Lohien tratamendua

Kare biziak edo kaltzio hidroxidoak higienizatu egiten du lohia eta mikroorganismoak eta bakteriak suntsitzen ditu eta haztea eragozten du, eta horrekin usain txarra kentzen da.

Prozesu industrial batzuetan lohi erako azpiproduktuak sortzen dira eta behar bezala kudeatu behar dira.

Uren tratamendurako sektoreko dekantazio eta arazketa prozesuetan lohi ugari sortzen da.  Lohiek, bere jatorriaren arabera, hezetasun-portzentaje handia izaten dute, eta horrek zaildu egiten du maneiatzea. Bere karga organikoari esker bakteriak garatzen dituzte eta usain txarra botatzen dute.

Kareak eta eratorriek minimizatu egiten dituzte arazo horietako gehienak. Kare bizia gehitzean lohia lehortu egiten da karea hidratatzean izaten den erreakzio exotermikoan sortutako beroak eraginda. Lohia ondo nahasten eta iraultzen bada areagotu egiten da lehortze-prozesua eta errazago maneiatzeko moduko materiala bihurtzen da.

Kare bizia edo kaltzio hidroxidoa gehitzean pH handitzen da, eta horrek lohia higienizatzen du bertan dauden mikroorganismoak eta bakteriak suntsitzean eta haztea eragoztean, eta horrekin nabarmen kentzen da usain txarra.