Nekazaritzako elikagaiak

Nekazaritzako zikloak eta errendimendua hobetzea karea eta dolomia dituzten produktuen bidez.

Kaltzioa eta magnesioa funtsezko elikagaiak dira laboreentzat eta animalientzat. Kareztatzeak areagotu egiten du lurzoru azidoen emankortasun minerala.

Laboreek pH jakin bat behar dute behar bezala hazteko. Euriak eta, gaur egun, soroen ustiapen intentsiboak azidotu egiten dute lurzorua. Lurzoruaren pH zuzendu egin behar izaten da bere errendimendua nekazaritzako ziklo eta kanpainetan mantentzeko, eta horretarako diseinatu dira kare eta dolomia kaltzinatu basea duten hainbat produktu.

Calcinorren AGROCAL SP® produktu espezifikoa erraz aplikatzen eta zabaltzen da eta hobeto asimilatzen dute laboreek.

Abeltzaintzan higienizatzaile moduan erabiltzen da karea infekzioak kontrolatu eta patogenoak zabaltzea saihesteko, bai eta simaurra eta minda egokitzeko ere.

Kaltzio oxidoa abereen elikadura osatzen duten kaltzio-xaboiak egiteko ere erabiltzen da.