Calcinor taldea
 

30 urtetik gorako esperientziak bermatzen du gure TALDEAren ibilbidea. 1974ko urrian, FIDEL AZCABIDE, S.A. merkataritza sozietatea eratu zen. Horrela jarraipena eman zitzaion FIDEL AZCABIDE OLAECHEk, lehenago, banakako negozio gisa sortutako industria jarduerari.
1989. urtean, sozietatearen kapitala zabaldu eta, ondorioz, hasierako enpresa izena aldatu behar izan zen; honelaxe deitu zuten: CALCINOR, S.A.

Industriaren ikuspegitik, gure ibilbideko gertaera garrantzitsuenen artean hauxe dugu lehenengoa: 1973ko apirilean lehen MAERZ labea piztu zen, Altzoko (Gipuzkoa) instalazioetan. Aurrerapen teknologiko handia izan zen hura, garapen industrial handia ekarri zuena, izan ere gure enpresa sendo barneratu baitzen kontsumitzaileen merkatuetan. Horrela, eta beste bi MAERZ labe eraiki ondoren (1975 eta 1980), Altzoko fabrikak 200.000 tona kare inguru ekoizten zuen urteko.

Altzoko fabrika sendotutakoan, enpresa geografikoki zabaltzen hasi zen, bai kaltzinazioari dagokionez bai erauzketa eta beste eraldaketa batzuei dagokienez. Ildo horretatik, ondoko sozietateak sartu ziren taldean, apurka-apurka:

Garapena / taldera gehitzeak
 
1983 Andaluza de Cales, S.A./ ANCASA.
Canteras de Tolosa S.A.
1985 Dolomitas del Norte, S.A./DONOSA
1986 Aizkibel,S.A.
1988 Cantera de Campanzar, S.A. San Antón Arrobia,S.L.
1989 Cal de Castilla, S.A./ CALCASA
Cales de la Plana, S.A./ CAPLANSA
1991 Cantera de Alzo, S.A.
1996 Cantera y Calera de Kobate, S.L.
1997 Triturados Arisan, S.L.
2001 Refractarios Kelsen, S.A.
2002 Caleras Guipuzcoanas, S.A./ CALGUISA
2003 Calera de Alzo, S.L.
Morteros Calhidro, S.L.
2004 Mineder, S.L.
2006 Asfaltos Naturales de Campezo, S.A.
2010 Cales de Llierca

Egun, Calcinor taldeak lotura du sektoreko atzerriko beste talde batzuekin. Hona hemen garrantzitsuenak:

  • Elkartzea Schmid Industrieholding GmbH (Austria) taldearekin.
  • Elkartzea Calidra, S.C.V. (Mexiko) taldearekin.
http://www.schmidindustrieholding.com http://www.calidra.com/

Calmit Eslovakia

Calmit Hungaria

Grupo Calidra