Erauzitako arrokaren zati bat, bere osaera kimiko eta granulometrikoaren arabera aukeratua, 1.000º C inguruko tenperaturan kaltzinatzen da hainbat motako labeetan. Labe horiek erregai desberdinekin elikatzen dira: gas naturala, kokea, fuel-olioa, e.a. Harriaren CO2 askatu eta kare bizia sortzen da, kaltzikoa (CaO) edo dolomitikoa (CaO.MgO). Horrela ekoiztutako pikor karea bahetu, birrindu edo eho eta biltegiratu egiten da, bezeroek nahi dituzten ezaugarrien
arabera.
Calcinor taldea ikertzen ari da atmosferara CO2
-aren isuriak gutxitzeko bideak, ordezko erregaiak baliatuz.
|