Berriak

Atal honetan zuzenean izango duzu prozesu berrien ikerketan egindako aurrerapenen, produktuen berrikuspenen edota gure bezeroen kezkei eta galderei erantzuna emango dien informazioaren berri.

Kaltzio hidroxidoa eta bere aplikazio anitzak deskubrituz

Kaltzio hidroxidoa eta bere aplikazio anitzak deskubrituz

Kare hila, kaltzio hidroxido bezala ere ezagutzen dena, erabilera anitzeko produktua da, ezaugarri interesgarriak dituena, formatu ezberdinetan aplika daitekeena, eta bere erabilerak onura handiak dakarzkie industriari, eraikuntzari eta ingurumenari.

Antzinako ekoizpena eta aplikazioa

Kaltzio hidroxidoa laborategian sortutako zerbait xelebrea irudi dakieke batzuei eta zientzia-fikzioari dagokion zerbait beste batzuei; hala ere, oso presente dago egunerokotasunean, eta kaltzio oxidoaren hidratazio-prozesu baten bitartez eskuratzen da. Kare biziaren hidratazio-erreakzioan berotasuna sortzen da, eta horrek tratatu behar diren materialen lehorketa eta higienizazioa bultzatzen ditu aplikazio askotan.

Harritzekoa da zeinen aplikazio-aukera zabala duten oinarrian kaltzio hidroxidoa duten produktuek; izan ere, gizateriaren hastapenetatik erabili izan da emaitza harrigarriekin. Hala nola, lurzoruak egonkortzeko (horretarako erabili zuten Txinako Harresi Handia eraikitzerakoan), eraikuntzarako (Keops Piramidea altxatzeko, esaterako) eta nekazaritzarako (zeltek beren soroak ongarritzeko erabiltzen zuten kaltzio hidroxidoa, lursail askok kare-geruza eskasa edo pobrea baitzuten).

Hidroxido de calcio estabilización de suelos

Baina, gainera, aplikazio-kota handiak lortu ditu gaur egun erabat funtsezkoak diren beste sektore batzuetan, garapen sozioekonomiko globalaren jarraibideak markatzen ari diren sektoretan.

Gutxien uste duzunerako

Kaltzio hidroxidoa aurki dezakegu elikaduraren industrian, kaltzio ekarpenean eta pHaren aldagarrietan, bai eta gasen kudeaketan ere, eraginkortasun handia baitu industriako keetan kutsatzaile azidoak atzematen.

Animaliak elikatzeko pentsuen osagarri gisa ere balio du, higienizatzeko botere handia ere badu abeltegietako saroietan, patogeno eta birus kopurua murriztuz.

Azukrearen industrian ere erabil daiteke, zikinak prezipitatzeko eta sakarosa purifikatua lortzeko.

Lohien tratamenduan ere baditu abantailak, laguntzailekide bikaina baita lohietan dauden mikroorganismoak eta bakteriak suntsitzen; horrela, usain txarrak drastikoki desagerrarazteko ere balio du era berean.

Urak tratatzeko ere balio du; ezaugarri oso erabilgarriak ditu, urak argitzeko, koagulatzeko, neutralizatzeko eta disolbatutako kutsatzaileak prezipitatzeko jarduten baitu.

Hidroxido de calcio estabilización de suelos

 

Produktu teknologikoa eta onuragarria

Guztietan ekarri du kaltzio hidroxidoak teknologia eta segurtasun plus bat, eta errendimendu handiagoa, produktu lehiakideekin alderatuta. Adibidez, uren tratamenduan eta sosarekin alderatuta (sodio hidroxidoa), kaltzio hidroxidoa merkeagoa da, gorabehera gutxiago izaten dituzte bere prezioek eta neutralizatzeko gaitasun handiagoa du. Gasen tratamenduan, berriz, bikar delakoarekin (sodio bikarbonatoa) alderatuta, kaltzio hidroxidoak ez du materiala mikronizatu beharrik injektatu aurretik, hauts fin bezala aurkezten baita, eta oso erreaktiboa da, erabiltzeko erabat prest dagoena.

Bere ezaugarriak beste produktu kimiko batzuen familiekin alderatuta abantailatsuak izateaz gain, Ingurumeneko aplikazioetan batez ere nabarmentzen den izaera teknologikoa ematen diote produktu horri.

Kaltzio hidroxidoa edo kare hila eta eratorritako berariazko produktuak oso erabilgarriak, fidagarriak eta bereziki eraginkorrak dira tratamendu zehatzetarako; hala nola, erreakzioen zinetika azeleratzeko, xurgapenaren eraginkortasuna areagotzeko eta gas-kutsatzaileak atzemateko gaitasun handia bermatzeko. Gainera, kare hidratatuaren aurreko parametroak ondo konbinatuta, erreaktibotasun handiko produktuak eskain daitezke. Zentzu horretan, kaltzio hidroxidoa erabiltzeak izango duen efektuen artean dago erabiltzen den ingurunearen pHa erregulatzea, metalak kapsulatzea eta higienizatzea; ezin ahaztuko dugu silizearekin ere erreakzionatzen duela, egitura puzolarriak sortuz.

Hidroxido de calcio estabilización de suelos

Gure hidroxidoak, zure neurrira

Hainbat ezaugarri kritiko hartu behar da kontuan produktu hau aukeratzerakoan. Besteak beste, berariazko gainazala –xurgatzeko eraginkortasun handiagorako–, kaltzio oxido erabilgarria –gas kutsatzaileak atzemateko erreaktibotasun handiagoa– eta fintasuna –erreakzioak azkarragoak izan daitezen–.

Egunerokotasunean soberan frogatuta dauden gaitasun horiei beste asko eta aukera berriak gehitu behar zaizkie, kaltzio-hidroxidoa erabiltzeko modutik eratorritakoak, bai lehorrean hauts fin bezala, edo bustian, kare-esne gisa. Formatu bat edo bestea erabiliko da azken aplikazioaren eta lortu nahi denaren arabera.

Kaltzio hidroxidoaren moldakortasun hori dela eta, beharrezkoa da aplikazio bakoitzerako eta bezero bakoitzarentzako aholkularitza pertsonalizatua. Calcinorreko lantalde teknikoak zuen eskura jartzen ditu bere jakintza guztia, ikerkuntzari eskainitako hamarraldietan hartu duen eta puntako kaltzio hidroxidoko produktu-sorta lortzeko balio izan dion jakintza guztia:

  • NATURDEP S®, ingurumenaren sektoreari erantzuteko diseinatutakoa, zehazki gasen tratamendurako eta deskontaminaziorako
  • CALHIDROX®, pertsonen kontsumorako uren tratamendurako
  • STABYCAL S®, lurzoru kutsatuak tratatzeko; baita eraikuntzarako, errepideetarako, asfaltorako eta morteroetarako ere
  • AGROCAL S, nekazaritzako sektore profesionalerako.

Calcinorrek bezeroaren beharra eta produktuaren aplikazioa batzen laguntzen du; beraz, atsegin handiz erantzungo dizkiegu zuen kontsultei.