Berriak

Atal honetan zuzenean izango duzu prozesu berrien ikerketan egindako aurrerapenen, produktuen berrikuspenen edota gure bezeroen kezkei eta galderei erantzuna emango dien informazioaren berri.

Karea, produktu bakarra-hiru efektu, lurzoruen egonkortzean

Karea, produktu bakarra-hiru efektu, lurzoruen egonkortzean

Lurzoruetan egoten den ur-kopuru handiak eta buztinak zaildu egiten dituzte eraikuntza-lanak. Baina karea irtenbide azkarra da, eta gainera merkea, arazo horiek konpontzeko. Zentzu horretan, kareak hiru efektu ditu lurrak egonkortzeko zereginean, eta lurzoru ezegonkorrak lehortzeko, eraldatzeko edo egonkortzeko erabil daiteke.

Lurzoruak egonkortzeko prozesua behar izaten dute lurzoru natural buztintsuek, beren ezaugarriak hobetzeko: beren erresistentzia areagotzeko, plastikotasuna murrizteko, eraikuntza-lanak errazteko edo egonkortasuna handitzeko; era horretan, murriztu egiten dira egitura eta zoladuretan gerta daitezkeen arazoak.

Buztina karez egonkortzea ez da ezer berria. Tibeteko piramideen eraikuntzan dagoeneko erabili zuten teknika hori, eta Txinan eta Indian ere maiz erabilitako metodoa zen; hala ere, 1950ean hedatu zen buztinak karez tratatzeko metodoa, eta autobideak, errepideak, lurreratzeko pistak eta abar eraikitzen hasi ziren.

Izan ere, lurzoruen ezaugarri geoteknikoak egokiak ez direnean, ia ezinezkoa da era horretako eraikuntzak egitea; horregatik, ia ezinbestekoa izaten da lurzoru horietan tratamenduak egitea.

Kasu honetan, lurzoru ezegonkorrak kimikoki eraldatzen eta material erabilgarri bihurtzen laguntzen du kareak. Ikusi dugun bezala, aspaldiko kontua da karea eraikuntzan aglomeratzaile gisa erabiltzea, baina berriki materialen purutasunean eta material horiek aplikatzeko makinerian gertatu diren aurrerapenei esker, gero eta gehiago erabiltzen da lurzoruak egonkortzeko.

Abantaila ugari ditu lurzoruak egonkortzeko karea erabiltzeak, bai ekonomikoak bai ingurumenari dagozkionak. Adibidez, eraikuntza batean lurzoruak karez egonkortzeak obraren trazaren beraren materialak aprobetxatzea ahalbideratzen du; era horretan, material horren kudeaketako gastuak saihesten dira. Karez egonkortzen ez bada, maileguzko material egokia beharko litzateke. Beraz, lurzoruak karez egonkortzen badira, obrak jasangarriagoak izango dira, bai ingurumenari dagokionez bai alderdi ekonomikoari dagokionez; izan ere, minutu gutxi batzuetan, kareak sostengu-ahalmen txikiko lurzoru plastiko bat lurzoru zurrun, trinkotzeko erraz eta sostengu-ahalmen bikaineko lurzoru bihurtzen du, non makinek zailtasunik gabe zirkula dezaketen.

Karearen efektuak lurzoruen egonkortzean

Hiru efektu izan ditzake kareak lurzoruak egonkortzeko zereginean. Hain zuzen ere, lehortzeko, eraldatzeko edo egonkortzeko erabil daiteke karea lurzoru ezegonkorretan.

1- Lurzorua lehortzea: Kare bizia (kaltzio oxidoa) oso eraginkorra da hezetasuna duen edozein lurzoru lehortzeko. Lurzoru buztintsuarekin nahasten denean, kare biziak ura xurgatzen du erreakzio exotermiko baten bitartez, eta drastikoki murrizten du lurzoruaren hezetasuna, hidratazio kimikoaren eta lurrunketaren ondorioz. Hezetasun murriztapena erabilitako kare kopuruaren eta ingurumen-baldintzen araberakoa izango da, % 2 eta % 5 artekoa. Prozesu hori karea bota eta berehala gertatzen da.

2- Lurzorua eraldatzea: Karea lurrera botatzerakoan, eraldatu egiten da lurzoru buztintsuko partikulen gainazaleko karga-banaketa; elkartruke ionikoa gertatzen da lurzoruko Sodioaren (Na) eta Karearen Kaltzioaren (Ca) artean. Prozesu hau era karea bota eta berehala gertatzen da. Horren efektua da lurrak ura atxikitzeko gaitasuna galtzen duela.

3- Lurzorua egonkortzea: Kasu honetan, efektua epe ertainera gertatzen da, eta gutxika. Lurzoruko buztina (silizea eta alumina ditu) karearekin kontaktuan jartzen denean, kaltzio silikato eta aluminato hidratatuak sortzeko gai da. Erreakzio hori “puzolanika" deitzen da, eta lurzoruaren konpresio sinplea areagotzen du, bai eta egonkortasun handiagoa ere, izozteen aurrean.

Zein lurzoru egonkortu daitezke karez?

Lurzoru batean aurreikusitako edozein lanen aurrean, ezinbestekoa da aldez aurretik zehatz-mehatz ezagutzea lurzoru hori osatzen duten materialen ezaugarriak, bai eta material horiek sor ditzaketen arazoak ere.

Lurzoru bat karez egonkortzeko zeregina arrakastatsua izan dadin, lurzoruak plastikoak izan behar dira (10eko Plastikotasun-indizea edo handiagoa), baina badaude beste muga batzuk ere lurzoru motei dagokienez:

  •  Sulfato disolbagarrien eduki sandia.
  •  Materia organikoen eduki sandia.
  •  10 mm-tik gorako tamainako elementuen presentzia.

Beraz, lurzoruak egonkortzeko beharrezkoa da aldez aurretik azterketa xehatu bat egitea, ez bakarrik lurzoruaren ezaugarriei eta homogeneotasunari buruzkoa, baizik eta baita laborategiko saiakuntzak ere, karearen beharrezko dosia zehazteko.

Calcinor lurzoruak egonkortzeko prozesuetan

Calcinorrek lurzoru buztintsuak karez egonkortzera bideratutako produktu-aukera zabala eskaintzen du. STABYCAL® aurrez aipatutako hiru efektuetarako produktu egokia da.

 

Aldatutako ezaugarriaSTABYCAL® / Kare biziaSTABYCALS® / Kaltzio hidroxidoa
Lehortzea X
Eraldatzea
Egonkortzea

Gainera, lurzoruak egonkortzeko aholkularitza-zerbitzu osoa eskaintzen dizu Calcinorren sail teknikoak. Jar zaitez gurekin harremanetan. Hemen.