Berriak

Atal honetan zuzenean izango duzu prozesu berrien ikerketan egindako aurrerapenen, produktuen berrikuspenen edota gure bezeroen kezkei eta galderei erantzuna emango dien informazioaren berri.

Calcinorren mineralek hitz egingo balute…

Calcinorren mineralek hitz egingo balute…

Kontu eta arreta handiz aukeratu, erauzi eta tratatzen ditugula esango lukete, azkenean kalitate oneneko kaltzio-produktu bihurtzeko.

Guzti horren atzean meatzeetako lantalde profesionala eta ustiategiak eta mineralak kudeatzeko modu bat daude, agerian uzten duena Calcinorren kalitatezko produktuak ez datozela harri soil batetik, baizik eta meatzaritzako goi mailako prospekzioko eta erauzketako lanetik.

Calcinorrek bere sektorean duen lidergoa ez da kasualitatearen ondorio.

Calcinorren sorreraren oinarri izan zen meatzaritzako bokazioa jasotzen duten enpresa-balio eta -misio argiak izateari eta lehengaien kalitatearen aldeko apustuari esker, gure bezeroak asebetetzera bideratutako balio erantsi handiko produktuak ditugu.

Lan hori egiten ari gara Calcinorrek Europan eta Afrikan dituen meatzaritzako ekoizpen-zentroetan orain dela urte askotatik egiten ari garen lana; eta eskuratzen ditugun kaltzio-produktuak harkaitz puruenetatik eratorritakoak eta, beraz, balio handikoak izatea lortzen dugu.

Ez dezagun ahaztu Calcinorren sektoreak, karearenak, oso baldintza zehatzak dituela eta, era berean, askotarikoak, exijitutako kalitateei dagokienez; askotan, ez da izaten bakarrik aplikazioaren araberakoa izaten, baizik eta baita eskaria egiten den eremu geografikoaren araberakoa ere.

Eta hortxe erakusten du Calcinorrek bere gaitasun guztia, meatzaritza ustiakuntzen ondo diseinatutako sare geografikoarekin, karearekin lotutako bezeroen behar ezberdinei berehala eta produktu-sorta anitzarekin eman baitiezaieke erantzuna.

Zigilu ezabaezina azken produktuan.

Jakinekoa da jatorrizko materialen isla zehatza izaten dela azken produktu oro. Eta gauza bera gertatzen da Calcinorren kare-produktuen kasuan ere. Jatorrizko harkaitzaren aberastasunaren araberakoa izango da produktuon kalitatea –Kare-harriaren zein Dolomiaren kasuan–, eta horrek zigilu ezabaezina utziko du gure produktuetan.

Horregatik, kalitatearen eta bikaintasunaren aldeko apustu garbia eginez, enpresaren funtsezko hiru baliabide bateratuta aukeratzen eta kudeatzen ditu bere meatokiak Calcinorrek:

  • Meatzaritzako prospekzioan eta ustiakuntzan aditua den profesional-lantalde propioa.
  • Azken belaunaldiko ekipamenduen eta meatzaritzako prospekzio-tekniken erabilera.
  • Laborategi propioa, mineralen analisi fisiko eta kimikoetan espezializatutakoa.

Horrela, diziplina anitzeko lantaldearekin eta eskura dauden teknikarik onenak erabilita, erauzteko eta bere bezeroentzako mineralik onenak erauzteko eta ekoizteko harkaitzik onenen aukeraketa bermatu nahi du.

Jardun egoki horren adibide da Calcinorrek Kantauriar Mendikate osoko (Espainia iparraldean) kalitate oneneko Dolomia-meatokia eta espainiar lurraldeko purutasun handieneko Kare-meatokietako bat izatea.

Calcinorren konpromisoa.

Gaur egun, meatzaritzako abangoardiako kudeaketa egiteaz eta aberastasun handiko kare-produktuak ekoizteaz gain, Calcinorrek, ingurunearekiko bere konpromisoa betez, funtsezko beste bi alderdiren aldeko apustua ere egiten du: Ingurumenarekiko errespetua eta Segurtasuna.

Horrela, modu arduratsu eta jasangarrian erabiltzen ditu Calcinorrek ingurunean eskaintzen dizkigun natura-baliabideak. Helburu horrekin, purutasun handieneko karbonatoen erreserba geologikoak izateaz gain, lehengaien ahalik eta aprobetxamendurik handiena lortzeko teknikarik egokienak erabiltzen ditu enpresak, era horretan meatzaritzako ustiategien bizitza erabilgarria ahalik eta gehien luzatzeko.

Horrez gain, Calcinorrek zehatz-mehatz betetzen ditu bere meatzaritzako ustiategien Ingurumen Deklarazioan ezarritako neurriak; hala nola ingurunera isuritako hauts eta zarata emisioak eta ibilgurako isurketak erregulatzea, hondakinen kudeaketa, lurzoruaren babesa eta ingurumena berroneratzea eta harrobiak paisaian integratzea.

Era berean, Segurtasunari dagokionez, arreta berezia eskaintzen dio Calcinorrek bere harrobietako ustiakuntza-lanak modu seguruan egingo direla bermatzen duten neurriak betetzeari. Horretarako, jarduera mota honek dituen arriskuen gaineko kontrol eta jarraipen zehatza egiten du; besteak beste, erauzpen-eremuen leherketak, arrisku higienikoak (hautsa arnastea, zaratarekiko esposizioa...) eta makineriaren manipulazioa.

Emaitza produktuetan.

Azken batean, argi geratzen da garrantzi handia ematen diela Calcinorrek jatorrizko mineralei, izan ere, horietatik eskuratzen ditu enpresa ezagun egin duten kalitatezko kare-produktuak.

Horretarako, meatzaritzako goi mailako ikerketak eta funtzionamenduaren zein harrobien ingurumenarekin eta segurtasunarekin lotutako kudeaketa egokia egiten du Calcinorrek; horren emaitza da merkaturako eta industriarako produktu-sorta osoa eta lehiakorra.

Calcinorren produktuei buruzko informazio gehiago aurkituko duzue hemen.