Berriak

Atal honetan zuzenean izango duzu prozesu berrien ikerketan egindako aurrerapenen, produktuen berrikuspenen edota gure bezeroen kezkei eta galderei erantzuna emango dien informazioaren berri.

Kaltzio Karbonatoa eta dituen aplikazio harrigarrienak. 1.Zatia

Kaltzio Karbonatoa eta dituen aplikazio harrigarrienak. 1.Zatia

Calcinorren mineralek hitz egingo balute…” gure aurreko artikuluan, abiapuntuko Kare-harkaitzen purutasunak duen garrantziaz hitz egin genuen, horrek baldintzatuko baitu eskuratutako Kaltzio Karbonatoaren kalitatea eta bere produktu deribatuena.

Eta horrexegatik da, hain zuzen ere, produktu kimiko oso moldakorra Kaltzio Karbonatoa (CaCO3); aplikazio ugari izan ditzake bere purutasunaren, pikorraren tamainaren edo jasan duen eraldaketa-tratamenduaren arabera.

60 urteko esperientziaren bermea du Calcinorrek aplikaziorik harrigarrienetan ere erabiltzen den kaltzio-produktu horren erauzketan eta ekoizpenean.

Calcinorren bi produktu izango dira, Kaltzio Karbonato Mikronizatua eta Kaltzio Karbonato Hauspeakina, aplikazio bitxi horien protagonista baina, lehenik eta behin, ezagut ditzagun horien erabilera arruntenak, gure inguruan duten egitekoa ulertzeko.

Produktu ezagun baina beharrezko baten ohiko aplikazioak.

Kaltzio karbonatoa solido geldo bat da eta, harrobitik erauzi eta granulometriaren arabera sailkatu ondorengo bere zuzeneko erabileran, hormigoien, asfaltoen eta argamasen fabrikazioan erabiltzen da, beste aglutinatzaile batzuekin baterako formulazioetan. Betegarrietan, bide-zoruetan eta trenbide-balastoetan ere ohikoa da zuzenean erabiltzea.

Ba al zenekiten agregakin natural hau dela gizakiak gehien kontsumitzen dituen lehengaietatik bigarrena, uraren atzetik?

Arido natural

Azken batean, Eraikuntzaren sektorearekin lotutakoak dira aipatu ditugun CaCO3-ren aplikazio guztiak, eta Calcinorrek sektore horren beharrei erantzuten jakin du, obra zibiletarako berariazko produktu berriak garatuz, eta fatxadak eta ondare historikoa eraberritzeko neurrirako produktuak prestatuz.

Teknologia Kaltzio Karbonatoaren bereizketaren zerbitzura.

Purutasun handiko produktu batetik abiatzeak –eta horixe da Calcinorren kasua– aplikazio oso ezberdinetarako Kaltzio Karbonatu bereizia ekoiztea ahalbidetzen digu. Baina nola egiten dugu hori?

Batetik, birrintze-, sailkatze- eta mikronizatze-prozesuen bitartez karbonatoaren pikorraren tamaina aldatzeak agregakin tamaina ugari edukitzea ahalbidetzen digu, eta balio erantsi handiko produktu fina (<50 mikra) eskuratzea: ARIBLANC PLUS® Kaltzio Karbonato Mikronizatua

Erabilera anitzeko produktu horren banaketa granulometrikoa aplikazio bakoitzaren behar ezberdinetara egoki daiteke.

Carbonato Calcico diferenciado

Bestalde, Calcinorrek, Cales de Lliercako bere lantegian, Kaltzio Karbonatoa eraldatzeko eta purifikatzeko prozesu teknologikoa dauka; kateko hainbat prozesu kimikoren bitartez, produktu bakana eta ezaugarri bereiziduna lortzen da: CALPREC PA ® y CALPREC PR ® PCC edo Kaltzio Karbonato Geldoa.

PCCren ezaugarri bereizgarriena da partikulen tamainen banaketa estua duela; partikula horiek, gainera, oso finak izaten dira (<2 mikra). Maila kristalografikoan, formazio kristalino ezberdinak lor daitezke, eta horiek ezaugarri ezberdinak ematen dizkiote azken produktuari, era horretan, sektore ezberdinetan gehigarri gisa duen aplikagarritasuna areagotuz.

CarbonatoCcalcio PrecipitadoArgazki-oina: PCCren egitura posible ezberdinen lagina

Baina zer mailatara irits daiteke produktuaren bereizgarritasun hori? Jakin ezazu zein diren Calcinorren Kaltzio Karbonatoaren aplikaziorik harrigarrienak, artikulu honen bigarren zatian.

Ez zaitez geratu zalantzarekin, jar zaitez gurekin harremanetan, eta deskubri ezazu gure Kaltzio Karbonatoaren erabilera-aniztasuna eta zure aplikaziorako bere erabilgarritasuna.