Berriak

Atal honetan zuzenean izango duzu prozesu berrien ikerketan egindako aurrerapenen, produktuen berrikuspenen edota gure bezeroen kezkei eta galderei erantzuna emango dien informazioaren berri.

Produktu eta aplikazio berriak Calcinorrentzako

Produktu eta aplikazio berriak Calcinorrentzako

Produktu mineralek aplikazio aukera zabala eskaintzen dute sektore oso ezberdinetarako; zaila izango litzateke gure eguneroko jarduna horiek gabe ulertzea.

Calcinorrek, aparteko kaltzio-produktu aukera izanik, eta jarraitutasunaren, dibertsifikazioaren eta jasangarritasunaren aldeko apustua egiten duenez, euroMinerals enpresarekin elkartu da berriki eta, era horretan, handitu egin dugu gure bezeroei eskaintzen diegun produktu-sorta.

Talkoa eta horren eratorriak, Calcinorren produktu berriak

euroMinerals Calcinorren enpresa ahaidea mineral industrialak garatzen eta mikronizatzen espezializatuta dago; besteak beste, garrantzi eta erabilera handiko produktu bat ekoizten du, gure gaur egungo eskaintza osatzera datorrena: Talkoa

Talkoa Magnesio Silikato bat da, plastikoen, margoen eta estalduren industriarako eta produktu farmazeutikoetarako eta kosmetikarako interes handikoa. Aplikazio-aniztasun hori sektore horiei kalitatezko produktu teknologiko sorta bat hornitzeko beharrean islatzen da.

Intalc GAMA: Kalitate handiko talkoa

Intalc produktu-gama purutasun handiko talko makro-kristalino bat prozesatuta eskuratzen da, eta fintasun- eta kalitate-maila ezberdin ugaritan horni daiteke.

Presa Turkana Kenia

Argazkia: Eurominerals.

Era horretan, mineral horrek plastikoen ezaugarri mekanikoak hobetzeko eta, besteak beste, estalduren urradura, andeatzearen aurreko erresistentzia, opakotasuna eta itsaspena bezalako ezaugarriak aldatzeko dituen gaitasunak azaleratzen dira.

Presa Turkana Kenia

Incomp GAMA:  Talko-konposaketak, hedapen-ezaugarriak hobetuta

Incomp produktu-gamak Talkoaren aplikagarritasun hori osatuko du plastikoen eta estalduren sektoreetan, besteak beste, horien sakabanaketa- eta hezetze-ezaugarriak doitzeko garrantzi handikoa den “Funtzio anitzeko hedatzaile” gisako produktu horren formulazio aurreratuaren bitartez.

Beraz, oinarrian talkoa duen material konposatua da, hainbat fintasun- eta aberastasun-mailatan eskura daitekeena, ehotze-teknika aurreratuak erabilita lortzen dena, eta ezaugarri bakan eta hobetuak dituen produktu bihurtzen dena.

Presa Turkana Kenia

Argazkia: Euromineral

Inbond GAMA: Titanio-oxidoz estalitako talkoa

Pigmentuen sektoreak, Titanio-oxidoa margoetan, plastikoetan eta estalduretan erabiltzen da, eta horietarako Inbond produktu-gamak dituzten formulazioen kostuak optimizatzea helburu duen produktu-gama aurkezten digu.

Horretarako, beharrezkoa da ingurunean sakabanatzeko ezaugarri optimizatuak dituen pigmentu bat, produktua dosifikatzeko beharra murrizten laguntzen duena. Inbond gamak  Titanio-oxidoz estalitako Talko-eskamen konposatu bat etapatan ekoizten duen soluzio teknologiko baten bitartez lortzen du hori.

Presa Turkana Kenia

Argazkia: Eurominerals

Eta ezaugarri optiko bikainak ematen dizkie produktuok erabiltzen dituzten formulazioei, kostuak optimizatzea ahalbidetuz eta, are, ezaugarriak hobetuz.

Aplikazio plastikoetarako mineral industrialak: Calcinorren ezagutza, produktuak eta soluzioak

Plastikoen sektorean mineral industrialen aplikazioa ez da gauza berria Calcinorrentzako, Cales de Llierca herrian duen enpresan ekoizten den Kaltzio Karbonato Geldoa (PCC), gure produktu berezienetako bat, arrakastaz ari baita erabiltzen sektorean urte luzez, artikulu honetan azaltzen dugun moduan: “Kaltzio Karbonatoa eta dituen aplikazio harrigarrienak”.

Beraz, bilakaera naturala izan da Calcinorrentzat euroMinerals enpresarekin elkartzea, era horretan, estaldura, plastiko eta margoena bezalako horren teknologikoa eta garrantzitsua den sektore bati gama zabalago eta osoagoa eskaini ahal izateko.

Intalk, Incomp eta Inbond gure produktu-gamak zure interesa piztu badu, edo mineral horiek zure aplikazioei zer hobekuntza ekar dakiekeen jakin nahi baduzu, ez izan zalantzarik, eta jar zaitez gurekin harremanetan.

Mineral berriak, prozesu berriak eta aplikazio berriak izango dituen etorkizun industrial baterantz ari gara hazten. Kontatuko al dizugu?