Berriak

Atal honetan zuzenean izango duzu prozesu berrien ikerketan egindako aurrerapenen, produktuen berrikuspenen edota gure bezeroen kezkei eta galderei erantzuna emango dien informazioaren berri.

CALES DE LLIERCA S.A. enpresak European Coatings Show ECS 2019 azokan parte hartu du, Nurembergen

CALES DE LLIERCA S.A. enpresak European Coatings Show ECS 2019 azokan parte hartu du, Nurembergen
Cales de Llierca eta EuroMinerals enpresen standa, ECS 2019-Nuremberg azokan.

Martxoaren 19tik 21era egin da, Nurembergen (Alemania), 2019ko European Coating Show (ECS 2019) azoka; margoen, zigilatzaileen, gehigarrien, gainestalduren eta eraikuntzaren sektoreekin lotutako 1.000 enpresa inguru elkartu ziren han.

Tartean, CALES DE LLIERCA S.A. enpresa eta, CALCINOR taldeko enpresa gisa, sektore hauetan filler funtzional gisa erabiltzen diren produktuen bere azken garapenak aurkeztu zituen: Kaltzio-oxidoen eta Kaltzio Karbonato Prezipitatua (PCC) bere gama.

Gainestalduren eta margoen sektorean erabilera handikoa da azoka hartan bertan gure taldeko EUROMINERALS enpresak aurkeztutako gehigarrien gama ere; Talko, Dolomita, Zeolita eta Titanio-dioxidoen oinarriko fillerren bere aukera erakutsi zuen enpresa horrek.

CALES DE LLIERCA S.A.k 50 urte betetzen dituen aurtengo urte hau hasteko modu bikaina, ECS 2019 azokan parte hartuta, CALCINOR taldeak gainestalduren eta margoen sektoreari eskaintzen diogun produktu eta soluzio teknologikoen gama bikaina erakutsi ahal izan baitzien bere standera hurbildu zirenei.