Berriak

Atal honetan zuzenean izango duzu prozesu berrien ikerketan egindako aurrerapenen, produktuen berrikuspenen edota gure bezeroen kezkei eta galderei erantzuna emango dien informazioaren berri.

COVID-19ari aurre eginez

COVID-19ari aurre eginez

Gure industria-jarduera pertsonekin eta haien ongizatearekin lotuta dago eta, zoritxarrez, kinkan jarri du hori Koronabirusak eragindako mundu mailako pandemia honek.

Eskudun agintariek agindutakoari jarraituz, CALCINOR taldeak bere ekoizpen-jarduera eta langileena egokitu du, egoera larri hori kalitatezko kare-produktuen hornikuntzaren segurtasuna bermatuko duten baldintzetan aurre egiteko.

Horretarako, CALCINOR taldearen enpresetan zorrotz ari gara aplikatzen gure instalazioetan COVID-19 gaitzaren hedapena gelditzeko prebentzio-neurriak; hori lortzeko, jarduteko berariazko prozedurak eta protokoloak idatzi ditugu, eta eguneratu egiten ditugu, egindako azterlan berrien emaitzak ezagutu ahala.

Egunerokotasunean aplikatu beharreko neurriez gain –hala nola distantzia fisikoa mantentzea edo espazio komunetan garbitasun- eta desinfekzio-politika areagotzea–, lan-txandak aldatu ditugu, eta operatiboak ez diren lanpostuetan distantziara lan egiteko modua ezarri dugu.

Gaur egun bizi izaten ari garen zalantzazko egoera honetan, CALCINOR taldeak bere bezeroen hornikuntza-beharrak asetzeko doikuntza- eta monitorizazio-lanarekin konprometituta jarraitzen du, langile, hornitzaile eta bezeroentzako lan-ingurune seguru bat mantenduz.

CALCINOR kare-produktuen eskariari erantzuten ari da, krisi honetako hornikuntza-kate kritikoaren parte den aldetik.

Gaur egun bizi dugun osasun-, gizarte- eta ekonomia-krisian biztanleek dituzten oinarrizko beharrak bermatzeko helburuz, industria-jarduera jakin batzuk ezinbestekotzat jo dira, eta ezin izan dute haien ekoizpen-lana gelditu. Sektore horien artean, CALCINOR taldeak funtsezko hornikuntza-zerbitzua ematen dien bi sektore: ur-hornikuntzarena eta altzairuarena, hain zuzen ere.

Horregatik, gure jarduera, karearen eta haren deribatuen ekoizpenarena, ez da gelditu, garrantzitsua baita, krisi-garai honetan hornikuntza-kate kritikoaren parte izanik.

Gure kare-produktuek biztanleei edateko ur-hornikuntza eta hondakin-uren eta gasen tratamendua bermatzea ahalbidetzen dute. Halaber, gure industria-mineralak ezinbestekoak dira industria siderurgikoan, eta industria hori zuzenean dago lotuta osasun-produktuen azken ekoizpenarekin zein argindarraren ekoizpenarekin.

Horregatik guztiagatik, CALCINOR taldeak eta taldeko langileek beharrezko ahalegin produktiboa egiten jarraitzen dute, dagozkion segurtasun-neurriak hartuta, aipatutako hornikuntza-sare kritikoari balioa ematen jarraitu ahal izateko eta, azkenik, guztion konpromisoarekin eta erantzukizunarekin, krisi hau gainditu ahal izateko.