Andaluza de Cales SA (ANCASA) enpresa liderra da gaur egun, Andaluzian, kare-produktuen fabrikazioan, CALCINOR taldeak merkatu horren alde egiten duen apustu argia erakutsiz.
Kalitate handiko lehengaiekin, egiten dituen goi-mailako produktu bereizgarriak etengabe bilatzearren da ezaguna Andaluza de Cales SA. Horren erakusgarri da berriki egin duen inbertsioa; horren bitartez, produktu espezializatuak ekoizteko bere gaitasuna areagotu du enpresak.
Karearen hidrataziorako instalazio berriak egin ditu; horiei esker, aberastasun handiko (% 96) produktuak eskuratzen ditu, hazten ari den ingurumenaren sektore zorrotzaren behar gero eta handiagoei erantzuna eman nahi dietenak.