Lege-oharra

Calcinor Servicios S.A. sozietateak Izaera Pertsonaleko Datuen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritako eskakizunak betetzen ditu, eta horretarako sortu du lege-ohar hau.

Webgune hau erabiltzeak erabiltzaile izatea dakar, eta horrek esan nahi du indarrean dauden baldintza orokorrak ulertzen eta onartzen direla. Webgune honetan sartzen den pertsonak konpromisoa hartzen du hemen ezarritako xedapenak, bai eta aplikatzekoa den beste edozein lege-xedapen ere, kontuan hartzeko eta zorrotz betetzeko.

Calcinor Servicios SAk beretzat gordetzen du webgunean agertzen diren edukiak aurretik jakinarazi gabe aldatzeko eskubidea, eta edukiak eta eskaintzen diren zerbitzuak aldatu, kendu edo gehitu ahal izango ditu, bai eta horiek aurkezteko edo lokalizatzeko modua ere. Baldintza hauek aldatu egin daitezkeenez, webgune honetan sartzen zaren aldiko irakurtzea gomendatzen dizugu.

Informazio orokorra

Calcinor Servicios SA
Egileor Auzoa 101
20268 Altzo (Gipuzkoa). Espainia
IFK: A-20042149

Gipuzkoako Merkataritza Erregistroan inskribatua, Sozietateen Erregistroko 272 liburuan, 164 folioan, 5.207 orrian. Lehenengo inskripzioa.

Pribatutasun-politika

Calcinor Servicios SAk sozietateak datu pertsonalak babesten ditu, Europar Batasunaren apirilaren 27ko 2016/679 Erregelamenduan, Izaera Pertsonaleko Datuen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan (aurrerantzean, IPDBLO) eta horiek garatzen dituzten araudian ezarritakoaren arabera.

Araudi hori betetze aldera, jakinarazten dizugu konfidentzialtasunez tratatuko direla webgune honen bitartez ematen dizkiguzun datu pertsonalak. Egiten diguzun eskabideari erantzuteko bakarrik erabiliko dira zure datu pertsonalak.

Jakinarazten dizugu datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezerezteko, aurkaratzeko eta datuon tratamendua mugatzeko zure eskubideak erabil ditzakezula, araudian aurreikusitakoaren arabera, Egileor Auzoa 101, P.K. 20268 Altzo (Gipuzkoa) helbidera edo protecciondatos@calcinor.com helbide elektronikora idatzita, gaian “Datuen Babesa” jarriz. Eman dizkiguzun datu pertsonalak egiazkoak direla bermatzen duzu, eta zure erantzukizuna da gerta litekeen edozein aldaketaren berri ematea.

Webgune honek behar bezala funtziona dezan, zenbaitetan beharrezkoa izaten da bertara sartzen den ordenagailuari buruzko informazioa lortzea edo ordenagailua identifikatzea. Aipatutako identifikaziorako aldi batez zure ordenagailuan gordetzen diren “cookie” izeneko fitxategiak erabiltzen dira. Webgune honek automatikoki kontsultatzen ditu cookie-ak bertara sartzen zarenean, eta horri esker aurretik hautatutako hizkuntzan erakuts diezazuke edukia eta, besteak beste, aurretik egindako aukeren arabera eskain diezazkizuke eduki espezifikoak.

Interneteko nabigatzailea konfigura dezakezu cookie-ak ez onartzeko, baina kontuan izan hori egiten baduzu agian ezingo dituzula baliatu webgune honek eskaintzen dizkizun funtzionalitate guztiak.

Jabetza intelektuala eta industriala

Webgunearen titularrarenak edo legezko jabeenak dira webgune honetako eduki guztiak, besteak beste, eta izaera mugatzailerik gabe, testuak, grafikoak, irudiak, horien diseinua eta eduki horiei dagozkien jabetza intelektualeko eskubideak, eta markak, izen komertzialak edo beste edozein ikur, eta erreserbatuta daude, beraz, horien gaineko eskubide guztiak. Webguneko eduki guztiak jabetza intelektualeko eta industrialeko araudiak behar bezala babestuta eta dagozkion erregistro publikoetan inskribatuta daude.

Debekatuta dago edukien kopia egitea, osoarena edo zati batena, edozein modutan edo euskarritan, dela mekanikoa, elektronikoa, erreprografikoa edo bestelakoa, bai eta edukiak hedatzea, publikoari azaltzea edo banatzea ere, Calcinor Servicios SAk edo legezko jabeek aldez aurretik horretarako baimen idatzia eman gabe. Calcinor Servicios SAk aurretik baimendu ez duen edozein erabilera autorearen jabetza intelektualeko edo industrialeko eskubideak ez betetze larritzat joko da.

Calcinor Servicios SAk ez ditu bere gain hartuko webgune honetara sartzen diren pertsonek edukiak erabiltzeagatik edo indarrean dauden legezko xedapenak urratzeagatik sor ditzaketen kalteak edo ondorioak.

Jabetza intelektualeko edo industrialeko eskubideak urratu direla uste baduzu edota webguneko edozein edukiren inguruan oharren bat egin nahi baduzu, ondorengo helbide elektronikora idatz dezakezu: protecciondatos@calcinor.com

Erantzukizuna

Calcinor Servicios SAk ez du bere gain inolako erantzukizunik hartuko webgunean argitaratutako informazioagatik, informazio hori kanpoko hirugarren batek sartu edo aldatu duenean.

Calcinor Servicios SAk ez du bere gain inolako erantzukizunik hartuko foro, chat, blog-sortzaile, iruzkin, sare sozial edota hirugarrenei edukiak argitaratzea ahalbidetzen dien beste edozein bitartekoren bidez, batzuk aipatzearren eta ez denak, gordetako edukiagatik edo informazioagatik.

Edonola ere, Calcinor Servicios SAk adierazten du berehala kenduko dituela nazioko edo nazioarteko legedia, morala eta ordena publikoa kaltetu dezaketen edukiak, edo, berehala erretiratuko duela webgunerako birbideratzea, eta dagokion aginteei emango diela eduki horren berri. Webguneko edukiren batek nazioko edo nazioarteko legedia, morala edo ordena publikoa kaltetzen duela uste baduzu, webgunearen administratzaileari jakinarazi mesedez.

Estekak

Calcinor Servicios SAk ez du bere gain hartzen webgunean sar daitezkeen kanpoko estekei buruzko erantzukizuna, eta zu, beraz, zeure erantzukizunpean eta horietan jarraitu behar diren baldintzetan sartuko zara edukian.

Aplikatzeko legedia

Lege-ohar honek Espainiako legedia jarraituko du inguruabar guztietan. Sor daitezkeen gatazkak edo eztabaidak ebazteko eskumena Donostiako (Gipuzkoa) epaitegi eta auzitegiena izango da.