Kalitatea eta hornidura ziurtatu nahiak dakar etengabe lehengai propioak erabiltzea gure bezeroen premiei erantzuteko.
GURE ESPERIENTZIA
Esperientziaren emaitza izan zen gure ekoizpen-prozesuetan instalatu zen lehenengo Maerz labe birsortzailea. 1973. urtea zen.
Azken 40 urteotan enpresa-talde bat garatu da, eta merkatu berrietan barneratzen joan da hazkunde organikoaren bidez estrategikoetan enpresak bereganatuz.
1952
Fidel Azcabide kare-ekoizpenaren bidea jorratzen hasi zen.
1964
Purutasun handiko kareharriaren lehenengo ustiategia Altzon.
1973/75
Eraldaketa industriala hiru kare-labe birsortzaile instalatuta.
1983
Taldea Andaluzian kokatu zen beste bi labe birsortzailerekin.
1985
Dolomitas del Norte enpresa sartu zen taldean, kaltzinatuen eta sinterizatuen eskaintza osatuz.
1989/91
Madrila eta Levantera iritsi zen taldea, lantegi eta harrobi berriak gehituz.
1996
Agregakinen eta hormigoien merkatua garatu zen baliabide mineralak zeuden lekuetan.
2001
Dolomiaren balio-katea osatu zen Refractarios Kelsen lantegiarekin.
2001/03
Nazioartera zabaltzen hasi zen, Eslovakiara eta Hungariara zehazki.
2005
Campezorekin asfaltoaren munduan sartu zen taldea, eta jarduera obra zibilarekin eta zerbitzuekin osatu zen.
2010
Cales de Llierca enpresarekin Kataluniako bideari ekin zion taldeak, eta beste produktu bat gehitu zen: PCC.
2011
Marokon kokatu zen taldea Lafarge Calcinor Maroc enpresarekin.
2012
Eurocho sozietate frantsesaren %50-aren eskuratzea.
2016
euroFillers-en sorkuntza.
2021
Frantziako Eurocho sozietatearen %100aren eskuratzea.
2025
Estatu Batuetan ezartzea, Pennsylvaniako material erregogorren planta baten erosketa eta Kelsen Refractories USA sortuz.
2026
Eurofillers -ek Calmit Holding GmbH izena hartzen du, eta Cales de Llierca-k Calmit Llierca izatera pasatzen da.
Merkatuen eta produktuen dibertsifikazioan oinarritutako estrategiak definitu zuen denboran iraunkorra izango zen hazkundea bermatuko zuen etorkizunari begirako enpresa-pentsamolde baten nortasun-ikurra. Gaur egun ere, bere garaian bezala, gure berezitasunaren oinarriak dira bezeroekin epe luzera elkarlanean aritzea, erabilgarri dauden teknikarik onenak baliatzea, ekoizpenaren malgutasuna, produktu-sorta zabala eta akziodunen ikusmoldeak ziurtatzen duen epe luzean irauteko bermea.
DATU BATZUK
52INDUSTRIA-PLANTA
2.400PERTSONA EGUNEZ EGUN GARATZEN JOATEKO
Mende berrian aurrera jarraitzen du Calcinorren garapenak, eta merkatu berrietan barneratu da, besteak beste, erregogorren eta kaltzio karbonato prezipitatuaren merkatuetan. Bestalde, nazioarteko merkatuetara ere iritsi da, hain zuzen ere, tokiko bazkideekin lurralde berriak, hala nola, Maghreb, Europa erdialdea edo Estatu Batuak, hornitzeko egindako aliantza estrategikoen eskutik.
Gaur egun Calcinor mundu osoko 42 enpresa eta 2.400 langile inguruk osatutako holding bat da, bi kontinentetan ekoizten ditu bere produktuak eta bost kontinenteetako merkatuei erantzuten die. Calcinorren enpresa-egitura anitza da eta, hainbat harrobitako jardueratik abiatuta eta azken-azkeneko teknologietan oinarritutako prozesu industrialen bidez, sektore askotara iristen da produktu-sorta zabal batekin.
AITZINDARIAK GARA
AITZINDARIAK ESPAINIAN, ESLOVAKIAN, HUNGARIAN ETA MAROKON KAREAREN ETA DOLOMIAREN SEKTOREAN
AITZINDARIAK ESPAINIAN PCCREN (KALTZIO KARBONATO PREZIPITATUA) SEKTOREAN
AITZINDARIAK ESPAINIAN DOLOMIA BASEA DUTEN ADREILU ERREGOGORREN SEKTOREAN
CALCINOR TALDEAREN MISIOA ETA BALIOAK
Enpresa industrial bat gara, eta meatzaritzatik abiatuta, eta gure eragin-esparruetan, bezeroak, ingurune soziala, langileak eta akziodunak gogobetetzera bideratutako balio erantsiko produktu-katearen garapena lideratu nahi dugu.
“Epe luzeko kultura industriala duen familia-enpresa”
TEKNOLOGIA + IKERKETA + BEZEROARI ORIENTAZIOA + JASANGARRITASUNA + GIZA TALDEA + PROFESIONALTASUNA + SENDOTASUNA
