Mende berrian aurrera jarraitzen du Calcinorren garapenak, eta merkatu berrietan barneratu da, besteak beste, erregogorren eta kaltzio karbonato prezipitatuaren merkatuetan. Bestalde, nazioarteko merkatuetara ere iritsi da, hain zuzen ere, tokiko bazkideekin lurralde berriak, hala nola, Maghreb edo Europa erdialdea, hornitzeko egindako aliantza estrategikoen eskutik.
Gaur egun Calcinor mundu osoko 50 enpresa eta 1.500 langile inguruk osatutako holding bat da, hiru kontinentetan ekoizten ditu bere produktuak eta bost kontinenteetako merkatuei erantzuten die. Calcinorren enpresa-egitura anitza da eta, hainbat harrobitako jardueratik abiatuta eta azken-azkeneko teknologietan oinarritutako prozesu industrialen bidez, sektore askotara iristen da produktu-sorta zabal batekin.