Kaltzio karbonato mikronizatua elikagai-gehigarri gisa erabiltzen da animalientzako pentsuetan.
Hegaztien kasuan, arrautzaren kalitatea hobetzea eta azala gogortzea lortzen da.
Kaltzio oxidoa animalientzako elikagaien sektorean erabiltzen diren kaltzio-xaboiak egiteko erabiltzen da erreaktibotasun handiko pikor oso finetan. Kaltzio-xaboiak fabrikatzean erreakzio bat izaten da koipe likidoaren, uraren eta kaltzio oxidoaren artean, eta azken produktu lehorra eta harroa izaten da emaitza. Xaboi horiek bloke solidotan, pikorretan eta pentsuarekin nahastuta merkaturatzen dira. Pentsuarekin nahastean animaliak aldi berean asimilatzen ditu pentsua bera eta osasuntsu hazteko behar dituen gantz-azidoak.