Lurra kareztatzeak eragotzi egiten du elementu fitotoxikoen migrazioa, besteak beste hazkundea lermatzen duten eta laboreen garapenean eragin negatiboa duten manganesoarena eta aluminioarena.
Laboreek pH jakin bat behar dute behar bezala hazteko. Euriak eta, gaur egun, soroen ustiapen intentsiboak azidotu egiten dute etengabe lurzorua. Lurzoruaren pH zuzendu egin behar izaten da bere errendimendua nekazaritzako ziklo eta kanpainetan mantentzeko, eta horretarako diseinatu dira kare eta dolomia kaltzinatu basea duten hainbat produktu.
Kaltzio oxidoa edo kaltzio-magnesio oxidoa gehitzean nekazaritzako lurren azidotasuna neutraliza daiteke pH doituz, eta horrekin laguntzen da:
Lursailak egokitzen laboreek elikagaiak baldintza optimoetan asimila ditzaten.
Silikatoen oinarrizko elementua den aluminioaren fitotoxikotasuna ezeztatzen laboreentzat toxikoak ez diren beste espezie ioniko batzuk eraldatuta.
Metal astunen disolbagarritasuna gutxitzen, horrela laborantzako landareek har ez ditzaten.
pHz gainera, Calcinorren produktuak gehituta:
Lurzoruaren kaltzio-egoera erregulatzen da. Lurzoruaren kaltzio-egoerak nekazaritzarako erabiltzeko egokia den adierazten du. Kaltzio-egoera hori erregulatzeko kaltzioa edo/eta magnesioa duten produktuak erabiltzen dira, hala nola, kaliza eta dolomita edo horien oxidoak.
Kaltzioa duten produktuek egonkor mantentzen dute nekazaritzako lurzoruaren egitura. Egitura horren egonkortasuna oinarrizkoa da laboreak ondo hazteko lagungarriak diren funtzio nagusiak zuzen betetzeko.
Gure produktuetako magnesioa klorofilaren osagai bat da, eta beharrezkoa da landareen fotosintesi-prozesu kimikoa garatzeko.
Oxido erako produktuak asimilatu egiten dira eta oso azkar zuzentzen dute lurraren pH, eta karbonatoak, aldiz, epe erdira asimilatzen dira eta erregulatzaileak dira.
Calcinorren produktu erregulatzaileen eskaintza zabalari eta granulometria-aukera handiari esker erantzunik egokiena eman diezaiokegu nekazaritzako lursail eta planifikazio bakoitzari.