Laboreek pH jakin bat behar dute behar bezala hazteko. Euriak eta, gaur egun, soroen ustiapen intentsiboak azidotu egiten dute lurzorua. Lurzoruaren pH zuzendu egin behar izaten da bere errendimendua nekazaritzako ziklo eta kanpainetan mantentzeko, eta horretarako diseinatu dira kare eta dolomia kaltzinatu basea duten hainbat produktu.