PINTURA

Funtzio bikoitza: akabera estetikoa eta azalera babestea.

Kaltzio karbonato prezipitatua (PCC) erabakigarria da pinturen formulazioak hobetzeko.

Lehenengo pinturak edo estaldurak pigmentu naturalak eta landare- edo animalia-olioak nahastuz lortzen ziren eta batez ere dekoraziorako erabiltzen ziren. Teknologiaren garapen etengabeari eta material berrietan (erretxinak, gehigarriak, solbatzaileak edo PCC bera) egindako ikerketei esker ezinbesteko babes-elementuak bihurtu dira pinturak.

Calcinorrek eskaintzen duen produktu-sortak honako abantaila hauek eskaintzen dizkio pinturen sektoreari:

Formulazioan CALPREC PA® edo kaltzio karbonato prezipitatua (PCC) sartzeak opakotasuna eta zuritasuna ematen die pinturei. Gainera, eta bere mikroegitura bereziari esker, titanio dioxidoaren partikulak sakabanatzen laguntzen du, hauek sakabanatuta eta elkarren artean distantzia egoki batera antolatuta geratzen dira eta horrekin bere errendimendua hobetzen da. Beste era batera esanda, CALPREC PA® erabiltzen da TiO2ren exténder moduan, eta, hortaz, honen kontsumoa murriztea ahalbidetzen du emaitza berberak lortuz, eta, aldi berean, nabarmen gutxitzen ditu fabrikazio-kostuak ere. CALPREC PA® ur nahiz solbatzaile basea duten sistemetan erabil daiteke.

FABRIKATUTAKO PRODUKTUAK

MATERIAL INTERESGARRIA