Kaltzio basea duten produktuak urtugarri, zepagarri eta fingarri gisa erabiltzen dira aleazioen konposaketan. Hormigoi erregogorrak ere baditugu aluminioaren galdaketa-sektorerako.
Metalurgiak mineraletatik, besteak beste, kobrea, zinka, beruna, zilarra, nikela, uranioa, urrea, … ateratzeko teknika-multzo bat hartzen du bere baitan. Metalak ateratzeko erabilitako teknikaren arabera, produktuek funtzio ezberdinak betetzen dituzte: urtugarria, zepagarria, ezpurutasunak bereiztea…
Jarraian Calcinorrek eskainitako kare-produktuen funtziorik ohikoenak nabarmentzen dira:
KALTZIO KARBONATOA, KALTZIO-MAGNESIO KARBONATOA ETA KALTZIO OXIDOA
Prozesu ezberdinetan nagusiki zepagarri eta urtugarri gisa eta traza-elementuak purifikatzeko erabiltzen dira.
KALTZIO HIDROXIDOA
Erabilitako uren pH erregulatzeko eta metalak lortzeko prozesu elektrolitikoetan erabiltzen da.
HORMIGOI ERREGOGORRA
KELAL® hormigoi erregogorra aluminioaren galdaketa-sektorerako diseinatu da bereziki.