KALTZIO OXIDOA (CaO), KARE BIZIA

Karbonato natural oso aberatsetatik abiatuta, zure ekoizpen-prozesurako produktu kaltzinatu espezifikoak egiten ditugu.

Kaltzio oxidoa eta eratorriak kaltzio karbonatoa tenperatura altuan kaltzinatuta lortzen dira.

CaCO3 + Beroa → CaO + CO2

Kaltzio oxidoa produktu alkalinoa da, prozesu industrial ugari erregulatzen laguntzen du eta batez ere bere konposaketa kimikoaren eta mineralak izan duen tratamendu termikoaren araberako propietateak izaten ditu, bere erreaktibotasun-maila determinatzen duten aldetik.

Calcinorrek merkatuan dauden energia-efizientziarik handieneko kaltzinazio-sistemen aldeko apustua egiten du. Ehotze- eta sailkapen-prozesu gehigarrien bidez, Calcinorrek aplikazio bakoitzerako granulometria egokia eskain dezake, bai eta produktua bezero bakoitzari helarazteko formaturik egokiena ere (zakuak, big bag zakuak, soltean).

I+G sailaren bidez kaltzio oxido basea duten produktu bereziak garatzen dira:

  • STABYCAL® produktu-sorta “lurzoruak egonkortzeko” diseinatu da bereziki, eta horri esker errendimendu eta eraginkortasun handiagoa lortzen da.
  • CALFRIT® produktuen kasuan purutasun handiko kareharria erabiltzen da, eta industria-sektore zorrotzonei produktu apartak eskaintzeko egiten dira bereziki.

EZAGUTU KALTZIO OXIDO BASEA DUTEN GURE PRODUKTU ESKLUSIBOAK KALTZIO OXIDOA ETA HORIEN APLIKAZIO ZEHATZAK

EKOIZPEN-PLANTAK

APLIKAZIO-SEKTOREAK: KALTZIO OXIDOA

MATERIAL INTERESGARRIA