Kare bizia, kare hidratatua edo dolomia dira ingurumen-aplikazioetarako produktu alkalinorik eraginkorrenak.
Calcinorrek hornitutako produktuek ingurumena babesten laguntzen dute, gasen, uren eta lohien tratamendurako prozesuetan parte hartzen duten aldetik. Tratamendu horien helburua da naturako baliabideak zaintzea eta industria-jardueren arrastoa minimizatzea.
Kare biziak, kare hidratatuak eta dolomiak honako funtzio hauek betetzen dituzte sektore honetan:
- Malutatzaileak eta koagulatzaileak dira, materia esekiak ezeztatzen dituzte.
- Desinfektatzaileak dira, ura eta lohiak higiezinatzen dituzt
- Uraren gogortasuna zuzentzen dute.
- pH doitzen dute, eta neutralizatzaileak dira.
- Disolbatuta dauden kutsatzaileak (materia organikoa, metal astunak…) prezipitatzen dituzte.
- Bermineralizatzaileak dira.
- Lohiak loditzen dituzte.
- Efluente azidoak (gasak) deskontaminatzen dituzte.
UREN TRATAMENDUA
Uren tratamenduan gehigarri-sorta zabala erabiltzen da, horien artean karea eta eratorriak alkalinizatzaileak direlako eta kaltzio ioiak gehitzen dituztelako.
LOHIEN TRATAMENDUA
Kare biziak edo kaltzio hidroxidoak higienizatu egiten du lohia eta mikroorganismoak eta bakteriak suntsitzen ditu eta haztea eragozten du, eta horrekin usain txarra kentzen da.
GASEN TRATAMENDUA
Industriak sortutako ketan dauden kutsatzaile azidoak eraginkortasun handiagoz biltzea ahalbidetzen duten gasaren tratamendurako sistema ezberdinak.
