SIDERURGIA

Berrikuntzarekin konprometituta siderurgiaren sektorean produktuak eraginkortasun handiagoz erabil daitezen.

Calcinorrek siderurgia-prozesua lortzeko behar diren materialak hornitzen ditu: kare bizia, dolomia kaltzinatua eta material erregogorrak.

Altzairua burdin mineraletik edo txatarratik lortzen da. Bi kasuetan dira beharrezko Calcinor produktuak lehengaia prozesatu eta lehengaitik nahi den altzairu-mota lortzeko.

Berrikuntzaz arduratzen gara siderurgiaren sektorean produktuak eraginkortasun handiagoz erabil daitezen, eta Calcinorrek I+G jarduerak gauzatzen ditu siderurgiako enpresekin lankidetzan.

Gure produktuak bere kalitateari esker esportatzen dira lau kontinentetara.

Jarraian zehazten dira siderurgiaren sektorean erabiltzen diren Calcinor produktuek betetzen dituzten funtzioak:

KALTZIO KARBONATOAK ETA KALTZIO ETA MAGNESIO KARBONATOA

Calcinorrek hornitzen dituen lehengai hauek, bere purutasuna dela eta, hainbat herrialde eta kontinentetako labe garaietan erabiltzeko esportatzen dira, eta altzairua fabrikatzeko eta fintzeko nahiz labe eta bihurgailuetako estaldurak erregogortzeko erabiltzen dira.

KALTZIO OXIDOA

Arku-labe elektrikoetan (EAF), labe garaietan, bihurgailuetan (AOD) eta zali-labeetan eransten da urtugarri eta zepagarri gisa, eta altzairu likidoaren konposaketa arazten du altzairu solidoaren propietate mekanikoentzat kaltegarriak diren sufrea, fosforoa eta silizea bilduz.

ERREGOGORRAK

Orean edo siderurgia-prozesuan parte hartzen duten elementuen babes termiko eta kimiko gisa erabiltzen dira: labeetan, zali-labeetan, bihurgailuetan eta azpiletan. Bere purutasunari eta erregogortasunari esker energiaren ikuspegitik efizienteagoa izaten da prozesu siderurgikoa. Zerbitzu teknikoak aholkuak eta neurriko soluzioak ematen ditu.

DOLOMIA KALTZINATUA

Arku-labe elektrikoei nahiz zali-labeei eransten zaie eta funtzio bikoitza betetzen du: batetik, sufrea eta fosforoa kentzen parte hartzen du eta, bestetik, zeparen konposaketan magnesio oxidoa asetzen du, eta horrekin estaldura erregogorraren bizitza baliagarria luzatzen da.

KALTZIO HIDROXIDOA

Prozesu siderurgikoan erabilitako ur azidoak neutralizatzen eta egokitzen ditu, bereziki metalezko azalerak garbitzeko eta desugertzeko prozesuetan erabilitako urak berreskuratzeko erabiltzen da; biak ere galbanizazio-estazioen aurreko faseak izaten dira.

FABRIKATUTAKO PRODUKTUAK

MATERIAL INTERESGARRIA