Aplikazio ugari dituzte, eta, besteak beste, erreaktiboak dira, pH zuzentzen dute eta birsortzaileak, lubrifikatzaileak edo lehortzaileak dira; eta horrek ezinbesteko bihurtzen ditu sektore honentzat.
Industria kimikoa gero beste ekoizpen-prozesu batzuetarako (ongarriak, elikagaiak…) lehengai edo printzipio aktibo gisa erabiltzen diren konposatuak sintetizatzeaz arduratzen da. Sektore honetan Calcinorren produktu-sorta guztiak du bere lekua, bere aniztasuna dela-eta edozein premiari eman baitiezaioke erantzuna.
Adibide moduan, honako produktu hauen funtzioak azpimarratuko dira: kaltzio oxidoa, kaltzio hidroxidoa eta PCC.
KALTZIO OXIDOA
Konposatu kimiko organikoak egiteko erabiltzen da bere erreaktibotasun handia eta gatzak eratzeko erraztasuna dela eta.
KALTZIO HIDROXIDOA
Bere fintasuna, erreaktibotasuna eta lubrifikazio-ahalmena dela eta zuritzeko produktuak lortzeko erabiltzen da.
KALTZIO KARBONATO PREZIPITATUA
Erreaktibo kimiko gisa erabiltzen da bere purutasunari eta azalera espezifiko handiari esker.