Refractarios Kelsen enpresak eskarmentu handiko zerbitzu teknikoa eskaintzen du aholkuak behar izanez gero eta neurriko soluzioak nahi izanez gero.
Refractarios Kelsen enpresak produktu-sorta zabala du aplikazio ezberdinak estaltzeko, esate baterako, zepa-lineak edo inpaktu mekanikoak zali-hondoetan. Aplikazio bakoitzerako konbinaketa egokia aukeratzeak ahalbidetzen du estaldura osoa erregulartasunez narriatzea eta, ondorioz, kostu espezifikoa nabarmen murriztea.
Siderometalurgiaren industriarako egiten diren produktuen artetik honako hauek ekoizten ditu Refractarios Kelsen enpresak:
Dolomiaz egindako material erregogorrak (oreak eta adreiluak) bi urratseko sinterizazio-prozesu batean lortutako dolomia sinter batetik abiatuta ekoizten dira, eta horrek propietate fisiko eta kimiko egonkorrak ematen dizkio erregogorrari.
Lehengai hori Buerasko lantegian (Dolomitas del Norte) ekoizten du Calcinorrek, eta, era horretara, integrazio bertikala egitea eta balio-katearen ekoizpen-zikloa ixtea lortzen du.
Hemen daude laburbilduta dolomiazko estalduraren abantaila nagusiak:
Osagai dituen oxidoak oso egonkorrak dira.
Altzairuaren desulfurazioa eta desoxidazioa optimoa izaten da.
Isurgarritasuna hobetzen du.
Dolomian dagoen CaO-k desulfurazioan laguntzen du.
Isolatzaile hobea da, eta horrekin energia aurrezten da.