Prozesu termiko industrial guztietan (egosketa, errekuntza, ontzea, …) sortzen dira gas kutsatzaile azidoak (fluorra, kloroa, sufrea…). Gas horiek ezin dira zuzenean isuri atmosferara, eta hainbat baldintza eta emisio-muga bete behar dituzte. Gasen tratamendurako sistema ezberdinak daude, eta honela sailka daitezke: tratamendu hezea, erdi hezea, erdi lehorra eta lehorra. Sistema hauetan kaltzio karbonatoak erabil daitezke, bai eta kare biziak eta hidratatuak ere, bai lehorrean bai esne moduan injektatuta.