ACTUALIDAD

En este área de actualidad conocerás de primera mano avances en la investigación de nuevos procesos, reviews de producto, o información que dará respuesta a las preguntas e inquietudes de nuestros clientes.

Arkitektura zuria Kenyan, artisau erako kareari esker

Fábrica de cal artesanal

2020a erronka-urtea izan da mundu-mailan, pandemia global bati aurre egin behar izan baitzaio, baina eremu geografiko batzuetarako, Nariokotomeko (Kenya) artisau erako lantegia dagoen eremurako kasu, hazkunde- eta finkapen-urtea izan da.

Urruneko ingurune batean egotea oso aldeko faktore bilakatu da COVID-19aren pandemiari aurre egiteko, eta apenas izan duen eraginik osasun-krisi horrek ingurune horretan. Horri esker, San Pablo Apostoluaren eta Elizaren Ama Mariaren Misiolarien Komunitateak, Emalaikat Gobernuz Kanpoko Erakundearekin batera, aurrera egin ahal izan dute haien proiektu humanitarioarekin; urteak dira CALCINOR-EK proiektu horrekin kolaboratzen duela, eta taxutzen joan da, Nariokotomeko eraikuntzako produktu jasangarrien lantegia martxan jarrita.

Logotipo Nariokotome Factory

Calcinor-en webgunean proiektu honi buruz argitaratutako albisteak lantegiaren azpiegiturak handitu ahal izateko finantzazio-beharren gaia lantzen zuen. Atseginez jakinarazten dizuegu dagoeneko handitu dela lantegia, eta karea eta igeltsua artisau eran ekoizteko bi labe dituela dagoeneko, baita eskuratutako materialak ehotzeko eta bahetzeko dagozkion azpiegiturak ere. Baliabide berri horiekin, eraikuntzako materialak egiteko –hala nola adreiluak eta trabadilo-morteroaekoizpen-gaitasuna handitu du, ehunka urtetako teknikak erabiliz, ingurumenarekiko eta bertako kulturarekiko errespetuzkoak.

Horno de producción de cal

Artisau erako karea ekoizteko labea Turkanan

Materiales sostenibles construcción

Eraikuntzako material jasangarrien ekoizpena, Nariokotomeko lantegian.

Guzti horrek eskualdearen eta hango jendearen garapenerako aukera bikaina sortu du; eraikuntzarako teknika jasangarriak zonaren garapenerako tresna bikaina direla ikusi dute.

Calcinor-ek proiektu hori babesten jarraitzen du; badakigu oso onuragarriak direla karearen erabilera anitzak, eta ea noiz ematen dugun artisau erako kare-produktu horren erabilerak nekazaritzan edo tokiko osasun-arloan izan ditzakeen onura orokorren berri.

PARTEKATU:

Facebook
Twitter

COMPARTIR:

Facebook
Twitter